Mundua -
Afganistan
Kabulgo aireportuan erasoa egin duten 4 terrorista hil ditu Poliziak
Erasoak lau ordu iraun du, eta erasotzaileek fusil automatikoak eta granada-jaurtigailuak erabili dituzte.
Erredakzioa
Kabulgo aireportuan erasoa egin duten lau terrorista hil dituzte Afganistango Poliziaren Indar Bereziek, Sediq Sediqi Barne Ministerioko bozeramaileak jakitera eman duenez.
Hauteskundeetako bigarren itzuliko botoen zenbaketak polemika piztu du Afganistanen. Estatuko buruzagitzan aurreneko txandakatze baketsua markatuko dute hauteskundeek. Beraz, une zaila bizi dute bertan.
Erasoak lau ordu iraun du, eta lau erasotzaileek fusil automatikoak eta granada-jaurtigailuak erabili dituzte. Aireportuko eraikuntza baten sabaiaren aurka tiro egin dute terroristek, aireportuaren iparraldean.
Nazioarteko Segurtasun Indarrak (ISAF) basea du aireportu horretan, eta soldadu, polizia, dorre eta kontrol postuz beterik dago.
Beste eraso bat, 2013an
2013an antzeko erasoa gertatu zen aireportuan. Zazpi matxinok estrategia berdina erabili zuten orduan. Oraindik ez du inork bere gain hartu.
Kabulgo aireportuko agintari batek azaldu duenez, hegaldi guztiak beste hiri batzuetara desbideratu dituzte; Mazar-i-Sharif (iparraldea) eta Herat (mendebaldea) hirietako aireportuetara, hain zuzen.