Mundua -

Gazako inbasioa

Airelinea nagusiek bertan behera utzi dituzte Israelerako hegaldiak

Kohete bat Tel Aviveko Ben Gurion aireportutik gertu erori eta gero hartu dute erabakia.

Suntsipena Gazan. EFE
Suntsipena Gazan. EFE
Suntsipena Gazan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko eta Europako aire-konpainia nagusiek bertan behera utzi dituzte Tel Aviveko (Israel) aireporturako hegaldiak, kohete bat aireportu horretatik gertu erori eta gero. Aire Segurtasuneko Espainiako Agentziak (AESA) ere Israelerako hegaldiak bertan behera uztea gomendatu du.

AEBn, Abiazio Administrazio Federalak (FAA) Tel Aviveko Ben Gurion aireportuan lurreratzea edo bertatik aireratzea debekatu die AEBko aire-konpainiei gutxienez 24 orduz. Izan ere, inguru hori "arriskutsua" dela ohartarazi du.

Europan, Lufthansa (Alemania), KLM (Alemania), Air France (Frantzia), Norwegian Air (Norvegia) eta beste hainbat konpainiak ere eten dute Israelekiko lotura.

Espainian, Iberiak bertan behera utzi du bart, 23:00etan, Tel Avivera abiatzekoa zen hegaldia, baina oraingoz eutsi egin die gaur goizekoei.

Aireko Segurtasuneko Europako Agentzia

Aireko Segurtasuneko Europako Agentziak Tel Avivera hegaldirik ez bideratzeko aholkua eman die kontinenteko aire-konpainia guztiei, israeldarren eta palestinarren arteko borrokaldiak areagotu ostean.

Agentziak Ben Gurion aireportutik edo aireportura hegaldirik ez egiteko eskatu du, AEBko agentziak segurtasun arazoengatik erabaki berbera hartu ostean.

Netanyahuren eskaria Kerryri

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, ordea, hegaldien debekua kentzeko eskatu dio John Kerry AEBko Estatu idazkariari.

651 palestinar hil eta 4.600 zauritu dituzte

Israelek dagoeneko 651 palestinar hil eta 4.600 zauritu ditu Gazan erasoaldia hasi zuenetik, Ashraf al Qedra Gazako eremuko larrialdi zerbitzuen bozeramaileak jakitera eman duenez.

Gaur, baina, kopuru horrek gora egingo duela espero dute, bonbardaketek ez baitute etenik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Gazako albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Israel albisteak azken ordukoa Ekialde Hurbila gaur Benjamin Netanyahu