Mundua -

Gatazka Gazako Zerrendan

Israelek Hamaseko hiru buruzagi hil ditu

Bonbardaketan beste bost zibil hil eta gutxienez berrogei pertsona zauritu dira.

Israel Gazako Zerrenda bonbardatu du berriro ere. Argazkia: EFE.
Israel Gazako Zerrenda bonbardatu du berriro ere. Argazkia: EFE.
Israelek Hamaseko hiru buruzagi hil ditu bonbardeaketa batean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelek Hamas mugimendu islamikoaren ustezko hiru buruzagi hil ditu (Muhamad Abu Shamala, Raed al-Attar eta Muhamad Barhum) Gaza hegoaldeko Rafah hirian egindako bonbardaketa batean.

Lekukoen esanetan, Shamalaren eta al-Attarren hilotzak Abu Yusef Al-Najar ospitalera eraman dituzte. Azedim Al Kasam Brigadetako buruzagiak ziren biak, eta hamabi bat misilek euren etxeak jota hil dira.

Israelen lehentasunezko objektiboak ziren, batez ere Shamala, barne inteligentzia zerbitzuek 2006an Gilad Shalit soldadu israeldarraren bahiketarekin lotu baitute.

Tokiko hedabideek hirugarren buruzagi bat, Barhum, hil dutela baieztatu dute. Horien arabera, Barhumen hilotza suntsitutako etxebizitzaren hondakinen artean dago.

Bonbardaketan beste bost zibil hil eta gutxienez berrogei pertsona zauritu dira.

Atzo, berriz, beste hiru palestinar hil ziren, Israelek Mohamad al Deif buruzagi nagusia akabatzeko Zerrendan zehar egindako bonbardaketetan. Deif bizirik atera zen bere etxebizitzaren kontrako erasoan, baina emaztea eta zazpi hilabeteko semea galdu zituen.

Laugarren su-etena apurtu zenetik, gutxienez 30 palestinar hil dira Israelen erasoen eraginez. Guztira, 2.050 pertsona inguru hil dira gatazkan zehar. Horietatik, % 75 zibilak dira. Israeldarren artean, berriz, 64 soldadu hil dira milizien kontrako borroketan, eta zibil israeldar bat, beduino bat eta Asiako langile bat hil dira miliziek jaurtitako 3.000 koheteetako baten eraginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Eguneko albisteak Ekialde Hurbila gaur Hamas