Mundua -

Ekainean bahitu zituzten

Hamaseko buruetako batek 3 israeldarren bahiketarekin lotu du taldea

Talde palestinarrak ez du akusazioa baieztatu, ezta ukatu ere. Ekainean bahitu eta hildako hiru gazte israeldarren aferak eragin du azken asteetako Gazako Zerrendako gatazka.

Ekainaren 30ean aurkitu zituzten hiru gazte israeldarren gorpuak. EFE
Ekainaren 30ean aurkitu zituzten hiru gazte israeldarren gorpuak. EFE
Ekainaren 30ean aurkitu zituzten hiru gazte israeldarren gorpuak. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamas talde palestinarreko buruetako batek gaur aitortu du eurek bahitu eta hil zituztela ekainean hiru gazte palestinarrak. Gertaera horrek eragin du azken asteetako indarkeria uholdea Gazako Zerrendan.

Sale al Aruri Zisjordaniako Hamaseko agintarietako batek Turkiatik, erbestetik onartu ditu Israelgo Gobernuak azken asteetan taldeari egotzitako delituak.

"Espekulazio handia egon da auzi honen inguruan; batzuek konspirazioa zela ere esaten zuten", adierazi zu Al Arurik, eta Ezzedin al Qassam Hamasen beso armatuak Hebronen "hiru kolono" bahitzean egindako "heroien operazioa" defendatu du. "Herriaren nahia bete zuten okupatutako lurretan", gehitu du.

Hamasek ez du modu ofizialean Israelgo Gobernuaren akusazioa baieztatu, ezta ukatu ere. 16 eta 19 urte arteko hiru gazte israeldarrak ekainaren 12an bahitu zituzten, Zisjordaniako errepide batean autostop egiten ari zirela, eta ekainaren 30ean aurkitu zituzten haien gorpuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak Bahiketak Gazako albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Palestina azken orduko albisteak Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Hamas albisteak