Itxi

Mundua

Israel

Israelgo Gobernuaren krisia garaipentzat jo du Hamasek

Erredakzioa

Netanyahuk Gobernua desegin izanak Gazako gerra galdu duela erakusten duela adierazi du Hamasek.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren Gobernuak hauteskundeak aurreratu izana "garaipena" dela adierazi du Hamas mugimenduak.

"Iraelgo Gobernua desegin izanak Netanyahuk Gazan galdu duela erakusten du", esan du Sami Abu Zhuri Hamaseko bozeramaileak Facebooken.

Isralek erasoak egin zituen udan Gazan, bi hilabetez hainbat bonbardaketa eginez; ondorioz, 2.200 palestinar hil zituen eta lurraldea guztiz suntsitu zuen.

Hamasek suziriak jaurtiz erantzun zuen, eta 70 pertsona hil zituen. Suziriok ez zuten Israelen misilek beste suntsipen eta heriotza eragin, baina Israelgo nazioarteko aireportu bakarra ixtea ekarri zuten, eta horrek kalte ekonomiko handia eragin zion herrialdeari.

Oraingoz, Zisjordaniako Gobernuak ez du hizpide hartu Israelgo Gobernuaren krisia.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena