Mundua -
Sexu eskandalua
Klima aldaketari buruzko NBEren taldeko presidenteak dimisioa eman du
Indiako Poliziak ikerketa abiatu du Rajendra Pachauri Bakearen Nobel saridunaren aurka, sexu-jazarpena egin duela salatu baitute.
Erredakzioa
Rajendra Pachauri Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeko (Intergovernmental Panel on Climate Change edo IPCC, ingelesez) presidenteak dimisioa eman du astearte honetan, sexu-jazarpena egin duela salatu baitute.
IPCC biltzekoa da aste honetan Kenyan, baina Pachaurik uko egin dio bertan parte hartzeari, NBEk berak jakinarazi duenez.
Indiako Poliziak ikerketa abiatu du Pachauriren inguruan, salaketa jarri baitute horren kontra. Dena dela, IPCCko presidente ohiak ukatu egin ditu akusazioak.
Pachaurik bihotzeko arazoak ere baditu. 2007an, Bakearen Nobel saria eman zioten, klima aldaketaren aurka egindako lanagatik.