Mundua -

Ukraina

Konstituzioa erreformatzeko prozesua iragarri du Poroxenkok

Prozesua 'luzea, garrantzitsua eta ezinbestekoa' izango dela aitortu du Ukrainako presidenteak. Bestalde, NATOko idazkari nagusiak su-etena errespetatzeko eskatu die Errusiari eta Ukrainari.

Petro Poroshenko, presidente de Ucrania. EFE.
Petro Poroshenko, presidente de Ucrania. EFE.
Petro Poroshenko, presidente de Ucrania. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak iragarri duenez, Ukrainako Konstituzioa erreformatzeko prozesua jarriko du abian; Minskeko akordioan adostutako 13 puntuetako bat da hori, gatazka konpontzeko bidean.

Prozesua "luzea, garrantzitsua eta ezinbestekoa" izango dela aitortu du Ukrainako presidenteak. Batzorde konstituzionala eratzeko dekretua gaur bertan sinatu du Poroxenkok, eta ondoren egin ditu hitzok komunikabideen aurrean.

"Dekretua izenpetzea garai berri baten hasiera da", gaineratu du.

Bi aldeei 'konpromisoa' eskatu die NATOk

Bestalde, Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak Minskeko akordioa eta su-etena errespetatzeko eskatu die Errusiari eta Ukrainari. Etenaldi hau "oldarraldi berri bat prestatzeko" ez aprobetxatzeko eskatu die miliziano errusiazaleei.

"Alde guztiek konpromisoak behar bezala betetzea ezinbestekoa da. Garrantzitsua da, baita ere, errusiazaleek etenaldi hau ez aprobetxatzea, oldarraldi berri bat prestatzeko", nabarmendu du Stoltenbergek.

NATOko kideak onartu du Ukrainan oraindik liskarrak egon badaudela, egoera baretu den arren. "Oro har, dena dela, su-etenari eutsi diote, ahula bada ere", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Ukraina Errusia argazkiak NATO Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa