Mundua -

INaugurazio ofiziala

'Europak lor dezakeen onenaren sinboloa izango da euroaren etxea'

'Euroaren etxea', Europako Banku Zentralaren egoitza berria, inauguratu du gaur goizean Mario Draghi erakunde horretako presidenteak Frankfurten.

Mario Draghi
Mario Draghi
Draghi: «Europak lortu dezakeenaren ikurra da EBZren eraikin berria»

01:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Euroaren etxea', Europako Banku Zentralaren egoitza berria, inauguratu du gaur goizean Mario Draghi erakunde horretako presidenteak Frankfurten.

Horren hitzetan, "elkarturik Europak lor dezakeen onenaren" sinboloa izango dela azpimarratu du Draghik. “Banaketa batek ekarriko lukeen arriskuaz ohartarazten duen sinboloa da”, gaineratu du.

Inaugurazio ofizialean, Draghik esan du eraikin berria “euroguneko herritar guztientzat prezioen egonkortasuna lortzeko oinarri osasuntsua” izango dela.

“Batzuek, tartean kanpoaldean dauden manifestari askok, uste dute Europak “gehiago egin behar duela”. “Nazioen artean elkartasun finantzario handiagoa jorratzen duen Europa bat eskatzen dute”, azaldu du Draghik.

“Beste batzuen ustez, Europan hazten ari diren alderdi populistak adibidez, Europak “gehiegi” egiten du. Horien erantzuna da gure ekonomikoak “berriz nazionalizatu” behar ditugula, “subiranotasun ekonomikoa berreskuratzeko”, Draghiren iritziz.

“Iritzi horiek guztiak ulertzen ditut, jendeak aldaketa bat ikusi nahi duelako, baina, egia esan, inor ez da gai egungo egoerari irtenbide erreal bat emateko”, gaineratu du.

Ekitaldira Europako Banku Zentralaren kontseiluko kide guztiak joan dira, baita Jean-Claude Trichet presidente ohia eta Lucas Papademos presidenteorde ohia ere.

“Eraikin hau dagoen tokian, fruta eta barazkiak saltzen zituen merkatua zegoen. 20. hamarkadako eraikin estatala zen”, ekarri du gogora Draghik.

Banku Zentralaren egoitza berrian 2.900 pertsonak egingo dute lan. Frankfurteko ekialdean dago, eta iraganean hiriko merkatua zegoen tokia hartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Europar Batasuna Alemania argazkiak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Europako Banku Zentrala