Mundua -

ATENTATUA

Israelgo poliziak atzo larri zauritutako gazte eritrearra hil egin da

Antza, poliziak erasotzaile batekin nahastu eta tirokatu egin zuen gaztea. Larri zegoen ospitalean, eta gaur goizaldean zendu da.

Polizia israeldarra palestinar bat miatzen. Argazkia: EFE
Polizia israeldarra palestinar bat miatzen. Argazkia: EFE
Israelgo poliziak atzo larri zauritutako gazte eritrearra hil egin da

1:29

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eritreako gazte migratzaile bat tirokatu zuten, atzo, Israelgo Segurtasun Indarrek, terrorista bat zelakoan; bezperan, Beersheva hirian izandako atentatuaren egilearekin nahastu zuen Poliziak, antza, gaztea, eta eraso egin zion. Sorokako Ospitalera eraman zuten, zauri larriekin, eta goizaldean hil da. Erietxetik baieztatu dutenez, Mila Binsamo 26 urteko eritrearra da zendutako gaztea.

Larunbatean gazte palestinar batek soldadu israeldar bat hil, eta hainbat lagun zauritu zituen, Beershevako autobus geltokian egindako atentatuan.

Atentatu horren egilea identifikatzen ari zela, Israelgo Poliziak erasogilearekin nahastu zuen gazte eritrearra eta tirokatu egin zuen. Ondoren, hainbat lagunek inguratu egin zuten gaztea eta bortizki kolpatu zuten, egoera are larriagoan utziz.

Larunbatean, 19:30 inguruan, gertatu zen autobus geltokiko erasoa. Palestinako Informazio Zentroak zabaldutako informazioaren arabera, Asim Al Araj 20 urteko gazte palestinarrak autobus geltokiko segurtasun neurriak gainditu eta atentatua burutu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen da munduan? Atentatuak argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Israel albisteak Ekialde Hurbileko albisteak