Mundua -

Alemania

Ultraeskuindarrek istiluak eragin dituzte martxa islamofobo batean

Kolonian ehunka emakumeren aurka sexu-erasoak izan ondoren, eraso xenofoboak ugaritu egin dira Alemanian.

Ultraeskuindarrek Leipzigeko jatetxe arabiar batean kalteak eragin dituzte. Argazkia: EFE
Ultraeskuindarrek Leipzigeko jatetxe arabiar batean kalteak eragin dituzte. Argazkia: EFE
Ultraeskuindarrek Leipzigeko jatetxe arabiar batean kalteak eragin dituzte. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pegida mugimendu islamobofoak deituta, 250 ultraeskuindarrek manifestazioa egin dute Leipzigen, eta hainbat istilu eragin dituzte.

Ultraeskuindarrek Leipzig kanpoaldeko auzo ezkertiar batean egin dute manifestazioa. Suziriak, harriak eta bestelako objektuak jaurti dituzte hainbat eraikinen aurka, eta kristalak eta hiriko altzariak hautsi dituzte.

Mobilizazioa abenduaren 31n Kolonian izandako sexu-eraso masiboei erantzuteko antolatu dute. Eraso haien erantzuleak etorkinak izan omen ziren, Siriatik iritsitako errefuxiatuak tartean, eta horrek eraso xenofoboak ugaritzea ekarri du azken egunotan Alemanian.

Asteburuan, sare sozialen bidez deitutako eraso xenofobo koordinatuak izan ziren Kolonian, eta gutxienez bi pakistandar eta siriar bat zauritu zituzten, Poliziak gaur jakitera eman duenez.

"Alemaniarrak ez ziren pertsonei eraso egiteko deia egin zuten, justizia bere kabuz egiteko asmoz", azaldu du Poliziak.

Dagoeneko 553 salaketa baino gehiago jarri dituzte abenduaren 31ko erasoak salatzeko; horietako 245, delitu sexualekin lotuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Migrazioa Alemania albisteak Gaurko azken ordukoa