Mundua -

Premiazkoa

NBEk 71 milioi dolar eskatu ditu Kirguizistan laguntzeko

Mundu erakundeak eskatzen duen laguntza ekonomikoaz kaltetutako milioi bat lagunen larrialdiei sei hilabetez aurre egiteko erabiliko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeak nazioarteko emaileei 71 milioi dolar eskatu die Kirguizistan pairatzen ari den krisiaren kaltetutako milioi inguru lagunei laguntzeko eta oinarrizko beharrak asetzeko.

"Elikagai, ur eta elektrizitate urritasuna dago, arpilatzearen, hornikuntza faltaren eta askatasunaren murrizketaren ondorioz", adierazi du prentsaurreko batean Ban Ki-moon NBEren idazkari orokorrak.

Horretaz gain, Ban Ki-moon kezkatuta dago ospitaleetako zein osasun zentroetako sendagaiak amaitu daitezkeelako.

Halaber, indarkeriaren ondorioz 300.000 lagun inguru lekualdatu dira eta beste hamarna milaka pertsona Uzbekistanen muga pasatzen saiatzen ari dira. Dagoeneko 100.000 lagun inguru Kirguizistanetik Uzbekistanera joan dira.

Mundu erakundeak eskatzen duen laguntza ekonomikoa kaltetutako milioi bat lagunen larrialdiei sei hilabetez aurre egiteko erabiliko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea