Mundua -

Isuria

Hungariako isuria eragin zuen enpresako zuzendaria atxilotu dute

Lokatz gorriaren hondamendia eragin zuen enpresa Estatuaren esku gelditu da, Hungariako lehen ministroak jakinarazi duenez.

49

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zoltan Bakonyi MAL aluminio enpresako zuzendari nagusia atxilotu dute gaur; enpresa hori da, hain zuzen, Hungarian isuri toxikoa izan zuen putzuaren jabea. Viktor Orban Hungariako lehen ministroak jakinarazi duenez, MAL enpresa Estatuaren esku egongo da hemendik aurrera.

"Hondamendietarako Defentsa komisario" kargua sortuko dutela ere azaldu du gobernuburuak Parlamentuan egindako hitzaldi batean. Komisario horrek MAL enpresaren ondasunak "gainbegiratuko, zuzenduko eta erabiliko" ditu.

"Estatuak zuzendu beharko du lokatz gorriaren hondamendia eragin zuen enpresa", esan du lehen ministroak. "Ezin dugu arrisku sekretuak izaten jarraitu", gaineratu du.

Bestalde, Hungariak ezin ditu kalteak izan diren gunean MAL enpresak ematen zituen milaka lanpostuak galdu. Isuriaren ostean enpresak bertan behera utzi zuen bere lana, baina MALek lanari ekin beharko dio berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo berriak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Ingurumena azken ordukoa Euskal Herriko kutsadura Hungaria albisteak