Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Dozenaka lagun zauritu dira Zisjordaniako eta Gazako protestetan

Mundua

Greba orokorra

Dozenaka lagun zauritu dira Zisjordaniako eta Gazako protestetan

agentziak | erredakzioa

2017/12/07

Zisjordaniako Hebron eta Al Bire hirietan milaka protestari elkartu dira "Jerusalen Palestinako Estatuaren hiriburua da" lelopean.

1:06
  • Whatsapp
  • Bidali

50 pertsona baino gehiago zauritu dira, tartean tiroz zauritutako bederatzi lagun, Zisjordanian, Jerusalem Ekialdean eta Gazako Zerrendan egiten ari diren protestetan. Donald Trump AEBko presidentea Jerusalem Israelgo hiriburu gisa aitortu izanak piztu ditu protestak.

Palestinako Osasun Ministerioak eta Ilargi Gorriak Maan albiste-agentziari jakinarazitako datuak dira horiek, eta litekeena da bihar ere manifestarien eta segurtasun indarren arteko liskarrek aurrera jarraitzea. Hamasek, Gazako Zerrenda kontrolatzen duenak, Israelen aurkako 'intifada' aldarrikatu du.

Zisjordaniako Hebron eta Al Bire hirietan milaka protestari elkartu dira "Jerusalen Palestinako Estatuaren hiriburua da" lelopean, Reutersek aipatutako lekukoen arabera. Manifestariek harriak bota dizkiete segurtasun indar israeldarrei, eta horiek indarrarekin erantzun dute.

Jerusalem Post egunkariaren arabera, Jeninen, Belenen eta Ramalan (Palestinako Aginte Nazionalaren egoitza hartzen duena) ere izan dira protestak. Gainera, ehunka palestinar elkartu dira Damaskoko Atean, Jerusalemgo Hiri Zaharraren atarian.

Gazako Zerrendan Israelgo mugaren ondoan jarri dira protesta egiten segurtasun indarrei harriak botatzen, eta Israelgo Armadak Gazako postu militarrei egin die eraso.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena