Mundua -
Argentinan
Milaka lagunek eman diote azken agurra Kirchnerri Buenos Airesen
Argentinako presidente ohia bere jaioterrian, Rio Gallegos hirian, hilobiratuko dute intimitatean.
Erredakzioa
Nestor Kirchner Argentinako presidente ohiaren segizioak Buenos Airesen zehar ibili da milaka lagunen artean. Euriak ez zuen Argentinako herritarren azken agurra zapuztu.
Segizioa 13:00etan (Euskadiko 18:00ak) abiatu da Etxe Arrosatik; buruan Cristina Fernandez de Kirchner eta bere bi seme-alabak, Maximo eta Florencia, izan dira. Zenbait unetan ama lagundu behar izan dute jausi ez zedin.
Milaka pertsonek lagundu dute segizioa Argentinako banderekin, eta, besteak beste, "Nestor Peronekin, Cristina herriarekin" eta "Eutsi Cristina" leloa zuten pankartekin.
Buenos Aireseko kale nagusietatik igaro da presidente ohiaren gorpua zeraman ibilgailua eta hegazkin batek bere jaioterrira, Rio Gallegosera, eraman du.
Argentinako aginteek jakinarazi dutenez, intimitatean hilobiratuko dute Kirchner, familiaren panteoi batean.