Mundua -

Argentina

Kirchnerri azken agurra, lagunarteko hiletan Rio Gallegos jaioterrian

Hilerrirako bidean, Cristina Fernandez autotik jaitsi da, eta bere senarra agurtzen zeuden hiritarrak ez bultzatzeko agindu die poliziei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nestor Kirchner Argentinako presidente ohia lurperatu dute familiaren panteoi baten, Rio Gallegos jaioterrian izandako lagunarteko hiletan.

Rio Gallegos herriko aireportutik hilerrira eraman dituzte gorpuzkiak. 7 kilometro inguruko bidean, euren babesa erakutsi diote milaka herriatarrek Cristina Fernandez presidenteari. Bere bi seme-alabak eta Hugo Chavez Venezuelako presidenteak lagundu dute alarguna.

Hilerrirako bidean, Cristina Fernandez autotik jaitsi da, eta bere senarra agurtzen zeuden hiritarrak ez bultzatzeko agindu die poliziei.

Agur jendetsua, Buenos Airesen

Nestor Kirchner Argentinako presidente ohiaren segizioak Buenos Airesen zehar ibili zen atzo, ostirala, milaka lagunen artean. Euriak ez zuen Argentinako herritarren azken agurra zapuztu.

Segizioa 13:00etan (Euskadiko 18:00ak) abiatu zeb Etxe Arrosatik; buruan Cristina Fernandez de Kirchner eta bere bi seme-alabak, Maximo eta Florencia, izan ziren. Zenbait unetan ama lagundu behar izan zuten jausi ez zedin.

Milaka pertsonek lagundu zuten segizioa Argentinako banderekin, eta, besteak beste, "Nestor Peronekin, Cristina herriarekin" eta "Eutsi Cristina" leloa zuten pankartekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea