Mundua -
GOBERNU-DEKRETU BIDEZ
18.000 funtzionario kaleratu ditu Turkiak, 2016ko kolpearekin zerikusia dutelakoan
Kaleratu dituenen artean daude 9.000 polizia, 6.000 militar, Justizia ministerioko 1.000 langile eta 650 unibertsitateko irakasle, besteak beste.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
18.000 funtzionario lanik gabe utzi dituen dekretua kaleratu du igande honetan Turkiako Gobernuak. Bihar amaitzen den 2016ko Estatu kolpearen ostean indarrean egon den larrialdi dekretua eta bezperan argitaratu du Tayyip Erdoganen Gobernuak erabakiaren berri ematen duen dekretua.
Maiatzean hauteskundeak irabazi ostean, eta astelehenean kargua hartu aurretik, hartu du erabakia Turkiako Gobernuak, azken hauteskundeen ondoren botere askoz ere gehiago lortu ondoren.
Kaleratu dituenen artean daude 9.000 polizia, 6.000 militar, Justizia ministerioko 1.000 langile eta 650 unibertsitateko irakasle, besteak beste.
2016ko uztailean Estatu kolpe saiakera hura izan zenetik "garbiketa" egin nahi izan du Erdoganek eta 160.000 funtzionario baino gehiago kaleratu ditu geroztik, Fetula Gulenek zuzendu nahi omen zuen "estatu paraleloarekin" lotura izateaz akusatuta. AEBetan erbesteratura dago Gulen.
Kasu honekin lotura, 50.000 lagun baino gehiago atxilotu dituzte azken urteetan, Reuters berri agentziak egindako kalkuluen arabera.