Mundua -

Polemika

Estatu Juduaren legea onartu du Israelgo Parlamentuak

Araudi berriaren arabera, herrialdea 'herri juduaren aberri historikoa' da, eta juduek bakarrik dute autodeterminatzeko eskubidea. Aurrerantzean hebreera izango da Israelgo hizkuntza ofizial bakarra.

Israelgo Estatuaren legearen kontrako protestak. EFE
Israelgo Estatuaren legearen kontrako protestak. EFE
Estatu Juduaren legea onartu du Israelgo Parlamentuak

1:30

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Parlamentuak Estatu-Nazio Juduaren lege polemikoa onartu du bart. Araudia berriaren arabera, Israel herri juduaren "etxe nazionala" da, eta herri horrek bakarrik du autodeterminazio eskubidea. Gainera, aurrerantzean hebreera izango da hizkuntza ofizial bakarra.

Ekimena 62 aldeko botorekin onartu du Knesetek (Israelgo Ganbera); kontrako 55 boto izan dira. Diputatu arabiar-israeldarrek boikota egin diote bozketari. Izan ere, oso polemikoa da legea, eta arabiarren ustez, guztiz "baztertzailea" da.

Orain arte, nortasun juduari erreferentzia egitea saihestu dute legeek, hainbat korronte judua eta arabiar gutxiengoa (biztanleriaren % 20)  kontra zeudelako.

Estatu Juduaren Legeak "Israel juduen estatu nazional gisa aitortzen du, Israelen balioak oinarrizko lege batean batuz", ageri da Ganberak araudiari buruz emandako azalpenean.

Israelen sinboloak hauek izango dira: Hatikva ereserkia, bandera urdin eta zuria Daviden izarra erdian duela, eta zazpi besodun argimutila. Hebreera izango da hizkuntza ofizial bakarra.

 

 

"Arabiarrak kategoria berezia izango du, judu orok izango du Israelera migratzeko eta herritartasuna eskuratzeko eskubidea izango du. Estatuak erbestean diren juduak batzeko jardungo du, eta asentamendu juduak bultzatuko ditu", jasotzen du legeak.

Eztabaidan zehar Ganberan egon den diputatu palestinar bakarrenetarikoak, Ayaman Odehek salatu duenez, "demokraziaren hileta" gauzatzen ari da Israel, eta bandera beltz bat jarri du bere eserlekuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Israel