Mundua -

Pozoitzea

AEB, Frantzia, Alemania eta Kanadak Errusia seinalatu dute Skripal auzian

Novichok pozoiaren inguruko informazio guztia Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundearen esku uztea eskatu diete lau herrialde horiek eta Erresuma Batuak Errusiako agintariei.

Serguei Skripal Errusiako espioi ohia. Artxiboko argazkia: EFE
Serguei Skripal Errusiako espioi ohia. Artxiboko argazkia: EFE
Serguei Skripal Errusiako espioi ohia. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako Gobernuak Serguei Skripal espioi ohia eta Yulia haren alaba pozoitzea onartu zuela “ia ziurtasun osoz” uste dute Ameriketako Estatu Batuek, Frantziak, Alemaniak eta Kanadak. Horrela, Erresuma Batuaren iritziarekin bat egin dute lau herrialde horiek.

Donald Trump AEBko presidenteak, Theresa May eta Justin Trudeau Erresuma Batuko eta Kanadako lehen ministroek eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak sinatutako agiri bateratua jakitera eman du gaur Londresek, Kremlinari azalpenak eskatzeko.

Novichok pozoiaren inguruko informazio guztia Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundearen (OPCW) esku uztea eskatu diete bost herrialdeek Errusiako agintariei. Skripal eta haren alaba Novichok substantziarekin pozoitu zituzten.

Bestalde, pozoitzearen ustezko bi egileak, Errusiako bi ofizial, atxilotzeko “alerta gorria” eskatuko dio Erresuma Batuak Interpoli.

SKRIPAL AUZIA EFE

SKRIPAL AUZIA EFE

Alexander Petrov eta Ruslan Boshirov Salisburyko (Erresuma Batua) tren-geltokian, 2018ko martxoaren 3an. Irudia: EFE

Alexander Petrov eta Ruslan Boshirov atxilotzeko nazioarteko eskaera euroagiduari gehitu behar zaio; izan ere, Erresuma Batuko buruzagiek asteazkenean igorri zuten.

Errusiako agintariek, ostera, Erresuma Batuaren akusazioak “onartezinak” direla adierazi dute ostegun honetan. “Errusiako buruzagien aurkako edozein akusazio onartezina da guretzako”, esan du Dimitri Peskov Kremlineko bozeramaileak. “Salisburyn gertatutakoarekin zerikusirik ez zuen izan eta ez du Errusiak”, azpimarratu du.

“Errusia ez dago nahasita, inola ere”, adierazi du Peskovek. Erresuma Batuko fiskalek inputatuko pertsonen nortasuna egiaztatzeko, “Londresen eskakizun bat beharrezkoa da”, gaineratu du bozeramaileak, Sputnik albiste-agentziak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Errusia Delituak bideoak Erresuma Batua Alemania Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Kanada Espioitza