Mundua -
'Egunsetiko Odisea'
Koalizioak Tripoli bonbardatu du eta Gadafik bigarren su-etena agindu
-Gadafiren aire defentsak erasoei erantzun diete.
-NATOk ez du esku hartzearen inguruan erabakirik hartu.
-Koalizioak aire-eremuaren itxiera inposatzea lortu du.
Erredakzioa
Koalizioko indarrek bonbardaketei ekin diete berriro eta Tripoli hiriburua erasotzen ari dira "hegazkinetatik bonbak etengabe jaurtiz".
Gadafiren aldekoek eraso horiei aurre egiten ari dira aire-erasoak saihesteko artilleria erabiliz. AlJazeera telebista katearen arabera, Tripoliko zerura tiro egiten ari dira, koalizioaren hegazkinen joan-etorria gelditzeko.
Telebista kateak dioenez, tiroak Bab El Aziziya Gadafiren jauregitik eta Tripoliko hirigunetik ateratzen dira.
Hala ere, Libiako Armadako bozeramaile batek adierazi duenez, Gadafiren tropek su-etena deitu dute. Su-eten hori 21:00etatik (20:00ak Euskadin) aurrera sartu da indarrean.
Tripoliz gain, koalizioaren indarrek bost hiri eraso dituzte, Syrte Gadafiren jaioterria barne.
Matxinoak, Ajdabiyatik gertu
Matxinoak Ajdabiyara bidean dira, aliatuen bonbardaketek Muamar Gadafiren Armada ahuldu eta gero. Konkretuki, hiri estrategiko honetara daraman errepidean daude.
Matxinoek bonbardaketa gehiago egotea espero dute arerioak gehiago ahuldu eta hirira sartzeko aukera izateko. Ajdabiya erreboltarien esku izan zen duela pare bat egun Gadafiren tropek bertatik bota zituzten arte.
Matxinoak hiritik 10 kilometrora daude, gurutzebide batean, Bengasira daraman bidea eta Tobruk petroliogunera daramanaren artean.
Bestalde, eta Abdelhafid Ghoga Libiako Trantsizio Kontseiluko (CNT) bozeramaile eta presidenteordearen arabera, 8.000 pertsona hil dira iragan otsailean Muamar al Gadafiren erregimenarekin amaitzeko protestak hasi zirenetik.
Aire-eremua, itxita
Koalizioa osatzen duten herrialdeek aire-eremuaren itxiera inposatu dute Libian, adierazi du Mike Mullen AEBetako almiranteak CBS telebista-kateari emandako elkarrizketan.
Atzo arratsaldean abiatu zuten ''Egunsentiko Odisea'' izeneko operazioa. Ordutik, AEBek, Frantziak eta Erresuma Batuak airez eta itsasoz egindako erasoen ondorioz, aire-eremua inposatzea lortu dute. Horrela, NBEko Segurtasun Kontseiluak ostegunean adostutako 1973 ebazpena ezarri dute.
Nazioarteko koalizioak ez ditu erasoak eten; gaur, igandean, Frantziako eta Erresuma Batuko hegazkinek Libiako aire-defentsa sistema izan dute jomuga.
NATOk, erabaki atzeratu du erabakirik
NATOko kideen enbaxadoreek Libian esku hartzeko erabakia atzeratzea adostu dute, nahiz eta aliatuek eraso planekin aurrera egiten jarraitu duten Bruselan asteburu osoan egindako bileretan.
Hogeitazortzi herrialdeen ordezkariek ez dute, beraz, Libian esku-hartzeko akordiorik lortu "oraindik". Aliatuen iturriek hurrengo orduetan erabaki berrirki hartzea baztertu dute.
Hala ere, asmo militarrak islatzeko planen bat adostea posiblea dela argitu dute.