Mundua -
Gerra zibila Libian
Italiako lau kazetari bahitu dituzte Libian
Astearte honetan Gadafiren egoitzaz jabetu ziren erreboltariak. Honen ustetan, Libiako buruzagia Tripolin da oraindik. Gadafik hil arte borrokatuko duela hitz eman du.
Erredakzioa
Zawiyatik Tripolira kotxez zihoazen lau kazetari italiar bahitu dituzte Libian, Italiako Gobernuak adierazi duenez. Kazetariak Claudi Monici (Avvenire), Domenico Quirico (La Stampa), eta Elisabetta Rosaspina eta Giuseppe Sarcina (Corriere della Sera) dira.
Bahiketaren nondik norakoak ez daude argi oraindik, baina lau kazetariak ondo omen daude, Moniciri bere egunkariaren erredakzioarekin harremanetan jartzea utzi baitiote bahitzaileek. Horrez gain, Guido De Sanctis Begansiko kontsul italiarrak bahitutako beste kazetari batekin hitz egin omen du, eta lau bahituak ondo daudela eta bahitzaileek janaria eman dietela azaldu du.
De Sanctisek adierazi duenez, Tripoliko apartamentu batean daude bahituta lau kazetariak, Muamar el Gadafik Bab El Aziziya duen gotorlekuaren eta Rixos hotelaren artean. -Hotel horretan daude ostatatuta nazioarteko informazioa igortzen duten kazetariak-. Monicirekin izandako elkarrizketan kontatu duenez, lapurtu egin dietela esan du kazetariak, telefono mugikorrak barne. Zawiyahko hirian zeuden kazetariak, Tripolitik 50 kilometrora. Antza denez, Libiako hiriburura kotxez joan nahi zuten, eta gidari batekin hitzartuta zeuden arren, ez da inor beraien bila joan.
Gadafiren aldeko indarrek Tripoliko erdigunea bonbardatu dute
Muamar Gadafi Libiako buruzagiaren aldeko indarrak Tripoliko erdigunearen barruti batzuk bonbardatzen ari dira, astearte honetan erreboltariek menderatutako Bab al Aziziya gotorlekua barne, errebeldeen bozeramaile batek jakitera eman duenez.
Evan Hill Al Yazira kateko kazetariak azaldu duenez, erasoak Bab al Aziziya gotorlekuaren aurka ere izan dira. Honen esanetan, hiru etxafuego erori dira Gadafiren egoitza honen barnean baina nondik etorri diren ez dakite.
Gainera, erreboltarien buruzagi batek adierazi duenez, baliteke Gadafi hiriburuaren hegoaldean izkutatuta egotea. "Gadafi Tripoliren leku batean edo bestean dagoela uste dugu, seguruenik Al Hadhba al Jadrako zonaldean", baieztatu dio Abdulrahman errebeldeen buruzagiak Reuters albiste agentziari. "Izan ere, erasoaldiak izaten ari dira bertan".
Erreboltarien arabera, Libiako % 95a menperatu dute dagoeneko.
37 kazetari atzerritarrak, aske
Tripoliko Rixos Hotelean Gadafiren aldekoek giltzapetutako 37 kazetari atzerritarrak askatu dituzte asteazken honetan, Al Arabiya kateak jakinarazi duenez.
Informazioa emateko, iturri honek kazetari atzerritar bati egin dio aipamena. Honen arabera, Gadafiren indarrak hoteletik erretiratu direnean, kazetariak aske geratu dira.
Hil edo garaipena lortu arte
Muamar Gadafi buruzagi libiarrak hil edo garaipena lortu arte borrokatuko duela hitz eman du herrialde afrikarreko irrati kate batean. Lurraldearen kontrola lortzeko gerra amaierara iristen ari den momentu batean egin ditu adierazpenok Gadafik.
Koronel libiarrak esan du Tripoliko jauregitik alde egiteko erabakia "mugimendu taktikoa" izan dela, NATOren bonbardaketen jomuga izan delako.
Lehenengo aldia da Gadafi libiarrei zuzentzen zaiela matxinoek ia Tripoli osoaren kontrola hartu zutenetik. Inork ez daki koronela non dagoen, baina Saif al Islam semeak ziurtatu du Libian jarraitzen duela.
Presidentearen jauregia, matxinoen esku
Libiako matxinoek Muamar el Gadafi Libiako buruzagiaren Tripoliko egoitzaren kontrola bereganatu dute astearte honetan. Dirudienez, gizonezko talde batek Gadafiren jauregira sartzea lortu du eta garaipena ospatu du oihuka eta airera tiroak botaka. "Ala handiena da. Bab al Aziziya bereganatzea lortu dugu, Tripoli aske da", oihukatu dute erreboltariek.
Telebista arabiarrek zabaldu dutenez, errebelde talde bat gotorlekuaren barnean ari da, zaborraren eta kearen artean, Gadafiren aldeko gizonezkoen bila.
Nazio Batuek bilera deitu dute ostiralerako
Bab Al Aziziya gotorlekuaren lorpena ezagutu bezain laster, Nazio Batuek Libiako egoera aztertzeko bilera bat deitu dute ostiral honetarako. Bilera honetara Liga Arabiarra, Afrikako Batasuna, Europar Batasuna eta Biltzar Islamikoaren Erakundea gonbidatu dituzte.
Bestalde, 1,5 bilioi dolarrei blokeoa kenduko diela iragarri du AEBek, transizio demokratikoa babesteko eta Libiako biztanleria laguntzeko asmoz.
Hauteskundeak zortzi hilabete barru
Mustafa Abdul Jalil Libiar Transiziorako Kontseilu Nazionaleko presidenteak adierazi duenez zortzi hilabete barru hauteskundeak egin ahal izango dira lurraldean.
Italiako "La Republica" egunkarian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, "zortzi hilabete barru hauteskunde Parlamenturako eta presidentziarako hauteskundeak ospatu ahal izango dira".
Zawiyatik Tripolira kotxez zihoazen lau kazetari italiar bahitu dituzte Libian, Italiako Gobernuak adierazi duenez. Kazetariak Claudi Monici (Avvenire), Domenico Quirico (La Stampa), eta Elisabetta Rosaspina eta Giuseppe Sarcina (Corriere della Sera) dira.Bahiketaren nondik norakoak ez daude argi oraindik, baina lau kazetariak ondo omen daude, Moniciri bere egunkariaren erredakzioarekin harremanetan jartzea utzi baitiote bahitzaileek. Horrez gain, Guido De Sanctis Begansiko kontsul italiarrak bahitutako beste kazetari batekin hitz egin omen du, eta lau bahituak ondo daudela eta bahitzaileek janaria eman dietela azaldu du.De Sanctisek adierazi duenez, Tripoliko apartamentu batean daude bahituta lau kazetariak, Muamar el Gadafik Bab El Aziziya duen gotorlekuaren eta Rixos hotelaren artean. -Hotel horretan daude ostatatuta nazioarteko informazioa igortzen duten kazetariak-. Monicirekin izandako elkarrizketan kontatu duenez, lapurtu egin dietela esan du kazetariak, telefono mugikorrak barne. Zawiyahko hirian zeuden kazetariak, Tripolitik 50 kilometrora. Antza denez, Libiako hiriburura kotxez joan nahi zuten, eta gidari batekin hitzartuta zeuden arren, ez da inor beraien bila joan.Gadafiren aldeko indarrek Tripoliko erdigunea bonbardatu duteMuamar Gadafi Libiako buruzagiaren aldeko indarrak Tripoliko erdigunearen barruti batzuk bonbardatzen ari dira, astearte honetan erreboltariek menderatutako Bab al Aziziya gotorlekua barne, errebeldeen bozeramaile batek jakitera eman duenez. Evan Hill Al Yazira kateko kazetariak azaldu duenez, erasoak Bab al Aziziya gotorlekuaren aurka ere izan dira. Honen esanetan, hiru etxafuego erori dira Gadafiren egoitza honen barnean baina nondik etorri diren ez dakite. Gainera, erreboltarien buruzagi batek adierazi duenez, baliteke Gadafi hiriburuaren hegoaldean izkutatuta egotea. "Gadafi Tripoliren leku batean edo bestean dagoela uste dugu, seguruenik Al Hadhba al Jadrako zonaldean", baieztatu dio Abdulrahman errebeldeen buruzagiak Reuters albiste agentziari. "Izan ere, erasoaldiak izaten ari dira bertan". Erreboltarien arabera, Libiako % 95a menperatu dute dagoeneko. 37 kazetari atzerritarrak, askeTripoliko Rixos Hotelean Gadafiren aldekoek giltzapetutako 37 kazetari atzerritarrak askatu dituzte asteazken honetan, Al Arabiya kateak jakinarazi duenez. Informazioa emateko, iturri honek kazetari atzerritar bati egin dio aipamena. Honen arabera, Gadafiren indarrak hoteletik erretiratu direnean, kazetariak aske geratu dira. Hil edo garaipena lortu arteMuamar Gadafi buruzagi libiarrak hil edo garaipena lortu arte borrokatuko duela hitz eman du herrialde afrikarreko irrati kate batean. Lurraldearen kontrola lortzeko gerra amaierara iristen ari den momentu batean egin ditu adierazpenok Gadafik.Koronel libiarrak esan du Tripoliko jauregitik alde egiteko erabakia "mugimendu taktikoa" izan dela, NATOren bonbardaketen jomuga izan delako.Lehenengo aldia da Gadafi libiarrei zuzentzen zaiela matxinoek ia Tripoli osoaren kontrola hartu zutenetik. Inork ez daki koronela non dagoen, baina Saif al Islam semeak ziurtatu du Libian jarraitzen duela.Presidentearen jauregia, matxinoen eskuLibiako matxinoek Muamar el Gadafi Libiako buruzagiaren Tripoliko egoitzaren kontrola bereganatu dute astearte honetan. Dirudienez, gizonezko talde batek Gadafiren jauregira sartzea lortu du eta garaipena ospatu du oihuka eta airera tiroak botaka. "Ala handiena da. Bab al Aziziya bereganatzea lortu dugu, Tripoli aske da", oihukatu dute erreboltariek. Telebista arabiarrek zabaldu dutenez, errebelde talde bat gotorlekuaren barnean ari da, zaborraren eta kearen artean, Gadafiren aldeko gizonezkoen bila. Nazio Batuek bilera deitu dute ostiralerakoBab Al Aziziya gotorlekuaren lorpena ezagutu bezain laster, Nazio Batuek Libiako egoera aztertzeko bilera bat deitu dute ostiral honetarako. Bilera honetara Liga Arabiarra, Afrikako Batasuna, Europar Batasuna eta Biltzar Islamikoaren Erakundea gonbidatu dituzte. Bestalde, 1,5 bilioi dolarrei blokeoa kenduko diela iragarri du AEBek, transizio demokratikoa babesteko eta Libiako biztanleria laguntzeko asmoz.Hauteskundeak zortzi hilabete barruMustafa Abdul Jalil Libiar Transiziorako Kontseilu Nazionaleko presidenteak adierazi duenez zortzi hilabete barru hauteskundeak egin ahal izango dira lurraldean. Italiako "La Republica" egunkarian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, "zortzi hilabete barru hauteskunde Parlamenturako eta presidentziarako hauteskundeak ospatu ahal izango dira".