Mundua -
Emakumeen aurkako indarkeria
Adingabe batek pairatutako talde-bortxaketaren aurkako protestak Israelen
Hotelaren segurtasun-kamerek grabatutako irudien arabera, 30 gizonezko baino gehiago ilaran zeuden, korridorean, adingabea bortxatzeko haien txandaren zain.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Joan den astean Israelgo Eliat udalerriko hotel batean 16 urteko gazte batek pairatutako talde-bortxaketa gaitzesteko manifestazio anitz izan dira ostegun honetan Israelgo 33 hiritan, tartean, Jerusalemen, Tel Aviven, Haifan eta Eliaten beran. Gazteak salatu duenez, 30 gizonezkok bortxatu zuten.
Hasierako ikerketaren arabera, Eliat hiri turistikora bidaiatu zuen gazteak bere lagun batekin, eta horren hainbat ezagunekin elkartu zen han. Biktimaren salaketaren arabera, alkohola edaten hasi ziren eta uneren batean, logeletako baten komunera igo zen gaztea. Behin hartan, 30 bat gizonezkok bortxatu zuten.
Hotelaren segurtasun-kamerek grabatutako irudien arabera, 30 gizonezko baino gehiago ilaran zeuden, korridorean, adingabea bortxatzeko haien txandaren zain.
Ordurarte 27 urteko bi gazte atxilotu dituzte, baina susmagarri asko direnez, ikerketa talde berezia jarri du martxan Poliziak. Atxilotuetako bat Israelgo iparraldekoa da, eta baliteke biktimarekin mezuak partekatu izana. Gainera, bortxaketa bideoan grabatu zutela ohartarazi omen zion.
--------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.