Itxi

2020/12/08

17:26

Mundua

Akordioa

Erresuma Batuak atzera bota du Ipar Irlandako mugaren protokoloa urratzeko mehatxua

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Londresek eta Bruselak "aurreakordio" bat hitzartu dute Ipar Irlandako mugaren afera urtarrilaren 1erako bideratuta egon dadin.

  • El ministro Michael Gove

    El ministro Michael Gove. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Erresuma Batuak astearte honetan iragarri du atzera botako dituela Ipar Irlandako mugaren harira Europar Batasunarekin hitzartutako ituna urratzeko bidea ematen zioten klausulak.

Izan ere, Londresek eta Bruselak "aurreakordio" bat hitzartu dute Ipar Irlandako mugaren afera urtarrilaren 1erako bideratuta egon dadin, Michael Gove ministro britainiarrak jakitera eman duenez.

Gobernu britainiarrak protokolo hori urratzeko egindako mehatxuek negoziazioak okertu dituzte azken hilabeteotan, urtea bukatu orduko adostasun batera iritsi behar badira ere.

Ipar Irlandarentzako "irtenbideak"

Gaur iragarritako aurrerapausoak astelehenean Bruselan irteera akordioari buruz egindako bileraren ondotik heldu dira. Govek berak eta Maros Sefcovic Europako Batzordeko presidenteordeak zuzendu zuten bilera hori.

Bertan hitzartutako akordioan Ipar Irlandarako "irtenbideak" proposatu zituzten; besteak beste, animalientzako eta landareentzako aduana-kontrolak, esportazioen aitorpenerako mekanismoak eta botiken zein beste salgai batzuen mugaz bestaldeko merkataritza.

Brexitaren negoziazioa

Aldi berean eman dira irteera akordioarekin lotutako eztabaida eta Londresen eta Bruselaren arteko harremanari buruzko negoziazioa.

David Frost brexitaren negoziaziorako ordezkari britainiarra gaur bertan itzuliko da Erresuma Batura. Han, orain arteko negoziazioen nondik norakoak argituko dizkio Boris Johsnon lehen ministroari, eta aurrerantzean eman beharreko pausoak zehaztuko dituzte.

Johsonek, bestalde, iragarri du Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentearekin bilduko dela datozen egunetan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;