Mundua -

FRANTZIA

Beste bost pertsona atxilotu dituzte, Samuel Paty irakaslearen hilketarekin lotuta

Antza denez, Abdullah Anzorov Samuel Paty irakasle frantziarraren ustezko hiltzailearekin telefonoz hitz egiteagatik atxilotu dute.

Samuel Paty irakasle frantziarra hil zuten tokia, Parisen. Artxiboko argazkia: Agentziak
Samuel Paty irakasle frantziarra hil zuten tokia, Parisen
Samuel Paty irakasle frantziarra hil zuten tokia, Parisen. Artxiboko argazkia: Agentziak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzian, Poliziak beste bost pertsona atxilotu ditu Abdullah Anzorov Samuel Paty irakasle frantziarraren ustezko hiltzailearekin telefonoz hitz egin zutelakoan. Samuel Paty irakasleari lepoa moztu zioten urriaren 16an, Parisen.

Poliziaren iturriak aipatuz Le Figaro egunkariak zabaldutako informazioaren arabera, atxilotuak 18 eta 21 urte bitarteko jatorri txetxeniarreko gizonezkoak dira, ustezko hiltzailearen nazionalitate berekoak. Seine-Maritime departamenduan (Frantzia iparraldean) eta Haute-Loiren (Frantzia hegoaldean) atxilotu dituzte, Le Parisien egunkariaren esanetan.

Duela zazpi aste hil zuten irakasle frantziarra, ikasgelan Mahomaren karikaturak erakusteagatik. Auzi horri lotuta, 14 pertsona daude auziperatuta, tartean, unibertsitateko sei ikasle.

Ustezko hiltzailea (jatorriz errusiarra zen 18 urteko gizona) tiroz hil zuen Poliziak.

Bestalde, agintariek ikerketa abiatu dute Samuel Paty irakaslearen ikasleetako baten aitaren aurka, hilketaren aurretik ustezko erasotzailearekin harremanetan jarri zelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Batasun europarra Paris gaur Europa Frantzia bideoak Atentatuak albisteak Jihadismoa albisteak Eguneko albisteak Albisteak Irakasleen albisteak gaur