Publizitatea
Itxi

2021/01/12

07:32

Mundua

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

AEBko Segurtasun Nazionalerako idazkariak dimisioa eman du

O.A. | EITB MEDIA

Urtarrilaren 6an Kapitolioaren aurkako erasoa izan ondoren, Donald Trumpen administrazioan dimisioa eman duen azken goi-karguduna da.

  • Chad Wolf AEBko Segurtasun Nazionalerako idazkariak dimisioa eman du

    Chad Wolf AEBko Segurtasun Nazionalerako idazkariak dimisioa eman du. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Chad Wolf Ameriketako Estatu Batuetako Segurtasun Nazionalerako idazkariak dimisioa aurkeztu du, Donald Trump presidenteak Etxe Zuria utzi eta Joe Biden presidente hautatuak kargua hartu baino bederatzi egun lehenago.

Dimisioa astelehenean gauzatuko da, Segurtasun Nazionalerako Departamentuko iturriek The Hill egunkariari jakinarazi diotenez.

Urtarrilaren 6an Kapitolioaren aurkako erasoa izan ondoren, Donald Trumpen administrazioan dimisioa eman duten goi-kargudunen zerrenda luzera gehitu den azkena da. Elaine Chao Garraio idazkaria eta Betsy DeVos Hezkuntza idazkaria izan dira horren aurretik dimititu duten azkenak.

Wolfek urtebete zeraman Segurtasun Nazionalerako idazkari karguan jardunean; izan ere, Trumpek abuztuan proposatu zuen kargu horretarako, baina Senatuak ez du berretsi. Joan den astean, ostera, Etxe Zuriak erretiratu egin zuen izendapena.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena