Mundua -

Koronabirusa

Sendagaien Europako Agentzia CureVacen txertoa denbora errealean aztertzen hasi da

Alemaniako laborategiaren seruma ez ezik, Janssenena (Johnson & Johnson) ere aztertzen ari da agentzia.

CureVac txertoaren dosi bat. Argazkia: EFE
CureVac txertoaren dosi bat.
CureVac txertoaren dosi bat. Argazkia: EFE

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sendagaien Europako Agentzia gaur hasi da covid-19aren kontra CureVac Alemaniako laborategiak garatutako txertoa denbora errealean aztertzen. Prozesua burututa, botika hori erabiltzeko lizentzia eman lezake Europar Batasunak. Alemaniako laborategiaren seruma ez ezik, Janssenena (Johnson & Johnson farmazia konpainiarena) ere aztertzen ari da agentzia. 

Europako arautzailearen arabera, "unean uneko azterketa" abiatzeko erabakia giza sendagaien batzordeak hartu zuen ikusita txertoak SARS-CoV-2ren kontrako antigorputzak garatzen zituela, eta hala frogatzen zutela laborategiko lehendabiziko ikerketek eta entsegu klinikoek.

CureVacen txertoa ez ezik, Janssenena ere aztertzen ari da Agentzia. Aurretik Pfizer/BioNTech, Moderna eta AstraZeneca laborategien gertakinak baimendu ditu.

Hain justu, Euskadiko bi zentro CureVacen entsegu klinikoan parte hartzen ari dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Osakidetza Europar Batasuna Europa Alemania Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Sendagaiak albisteak Txertoak Koronabirusa Farmaziak gaur