Mundua -

KORONABIRUSA

Ingalaterrak funtsezkoak ez diren saltokiak zabalduko ditu apirilaren 12an

Boris Johnson lehen ministroak neurrien malgutzea iragarri du. Datorren astelehenean hasiko den fase berri horretan, ile apaindegiak, gimnasioak eta tabernen kanpoaldeak ireki ahalko dituzte.

Pertsona bat Londresko kaleetan. Argazkia: EFE
Pertsona bat Londresko kaleetan
Pertsona bat Londresko kaleetan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deseskalatzearen hurrengo fasearen atarian dira Ingalaterran; izan ere, apirilaren 12tik aurrera funtsezkoak ez diren saltokiek beren ateak ireki ahalko dituztela iragarri zuen atzo Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak.

Gauzak horrela, orain arte itxita egon diren ile apaidengiak, gimnasioak edo tabernen kanpoaldeak zabaldu ahalko dituzte. Johnsonek iragarri zuenez, apirilaren 12an pub batera joango da garagardo bat hartzera, nahiz eta hori terraza batean bakarrik egin daitekeen.

Ingalaterra martxoaren 29an hasi zen neurriak arintzen. Ordura arte, etxetik ez irteteko debekua zegoen indarrean eta funtsezko zereginetarako bakarrik atera zitekeen kalera.

Gobernuak aurreikusitako bide orriaren arabera, maiatzaren 17an ekingo diete berriro nazioarteko bidaiei. Dena dela, beste herrialde batzuetako egoeraren aurrean "errealista" izan behar dela onartu du, Erresuma Batuan aldaerak sartzea saihestu behar dela iritzita.

Azken datu ofizialen arabera, 26 pertsona hil dira azken 24 orduetan eta 2.762 kutsatu dira. Halaber, 31 milioi pertsonak baino gehiagok jaso dute txertoaren lehen dosia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Erresuma Batua argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Ingalaterra Boris Johnson COVID fokuak