Publizitatea
Itxi

2021/05/21

06:25

Mundua

Israel-palestina gatazka

Israelek eta Hamasek su-etena adostu dute

agentziak | eitb media

Goizaldean sartu da indarrean menia, 11 eguneko borroka gordinaren ostean. Gazan 230 lagunetik gora hil dituzte azken bi asteotan.

  • Israelen bonbardaketa Gazaren aurka. Argazkia: Efe

    Israelen bonbardaketa Gazaren aurka. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Israelgo Gobernuak eta Hamasek "baldintzarik gabeko eta aldebiko su-etena" egitea onartu dute, Egiptoren bitartekari lanari esker.

Hazem Qassem Hamasen bozeramaileak zehaztu du su-etena "elkarren artekoa eta aldi berekoa" izango dela, eta ostiral goizaldean sartu dela indarrean, bertako 02:00etan (Euskal Herriko 01:00ean).

"Bitartekariek ziurtatu egin digute Gazaren aurkako erasoa gelditu egingo dela", adierazi du Qassemek Egiptoren eta Nazio Batuen Erakundearen bitartekaritzari erreferentzia eginez.

Israelgo Segurtasun Kabineteko kideek Egiptoren proposamena onartzea adostu dute, Gazaren aurkako kanpaina militarrean "lorpen handiak" egin ostean.

Maiatzaren 10ean hasi zen borrokaldi gogorrean, gutxienez 232 palestinar hil dituzte Gazako Eremuan, tartean 65 haur eta 39 emakume, eta 1.900 palestinarretik gora zauritu dira, Israelen bonbardaketen ondorioz.

Israelen, berriz, 12 pertsona (bi haur tartean) hil dira milizia palestinarrek jaurtitako koheteen ondorioz.

Orain arte Israelek errefusatu egin du behin eta berriz su-etena egiteko aukera, eta Netanyahuk atzo bertan esan zuen operazioarekin aurrera jarraitzeko asmoa zuela Hamasen egitura militarra desegin arte, nahiz eta Joe Biden AEBko presidenteak gelditzeko eskatu.

Nazioartearen presioa gorabehera, Israelgo Armadak berriro bonbardatu zuen atzo Gazako Eremua, eta koheteak jaurtiz erantzun zuten palestinarrek (4.000 suziri baino gehiago jaurti dituzte orain arte).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;