Mundua -

Israel

Oposizioak iragarri du Gobernua osatuko duela, Netanyahu kanpoan utzita

Gobernu koalizio berriaren burua Neftali Bennett ultranazionalista izango da lehenengo bi urteetan, eta Jair Lapid laikoa hurrengo bietan. Alderdi arabiar bat egongo da lehenengo aldiz.

Naftali Benet, erdian. Argazkia: Efe
Naftali Benet, erdian. Argazkia: Efe
Naftali Benet, erdian. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jair Lapid oposizioaren buruak, Israelen gobernua osatzeko ardura duenak, iragarri duenez, oposizioko alderdiek akordioa lotu dute gobernua osatzeko, eta Benjamin Netanyahu egungo lehen ministroa kargutik kentzeko.

Gobernu koalizio berrian egongo dira ia ideologia guztietako alderdiak (alderdi arabiar bat tartean, lehen aldiz). Lehen bi urteetan Neftali Bennett ultranazionalista erlijiosoak zuzenduko du, eta ondorengo bietan Jair Lapidek hartuko du haren lekua.

Gauerdia baino lehentxeago, hau da, gobernua osatzeko epea amaitzear zenean, Jair Lapid Yesh Atid alderdi zentristaren buruzagiak Reuven Rivlin Israelgo presidenteari jakinarazi dio ituna adostu dutela oposizioko zortzi alderdik koalizio gobernua osatzeko.

Buruzagi zentristak Parlamentuaren presidenteari, Yariv Levini, ere eman dio itunaren berri, eta Gobernuaren osaketa ofizial egiteko saio berezia lehenbailehen deitzeko eskatu dio. Saio hori datorren astean edo gehienez 12 eguneko epean deitu behar da.

Yesh Atid eta Bennetten Yamina alderdiez gain, Israel Gure Etxea eskuin muturrekoa, Itxaropen Berria eskuindarra, Urdina eta Zuria zentro-eskuinekoa, Alderdi Laborista zentro-ezkertiarra, Meretz ezkertiar bakezalea eta Ra'am alderdi arabiar islamista ere egongo dira Israelgo Gobernuan.

Zortzi alderdi horiek 62 ordezkari dituzte Parlamentuan (120 eserleku ditu guztira), hau da, gehiengo osoa dute eta koalizio egonkorra osa dezakete.

Koalizioa osatzen amaitzen dutenean, Benjamin Netanyahuk lehen ministro kargua utziko du 12 urteren ostean, eta oposizioan egongo da, Likud alderdiaren buru.

Gainera, bi urte eta erdi eta lau hauteskunde orokorren ostean, Israelen amaitu egingo da blokeoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbileko albisteak Netanyahu, Israelgo lehen ministroa