Publizitatea
Itxi

2021/07/05

23:42

Mundua

Koronabirusa

Pandemiaren kontrako murrizketak uztailaren 19an kenduko dituzte Ingalaterran

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Boris Johnsonen planaren arabera, egun horretatik aurrera ez da derrigorrezkoa izango musukoa erabiltzea edo pertsonen arteko segurtasun tartea mantentzea.

  • Pertsona bat musukoa jantzita eta bizikletan, Londres erdigunean.

    Pertsona bat musukoa jantzita eta bizikletan, Londres erdigunean. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Boris Johnsonek iragarri du uztailaren 19an indargabetuko dituztela covid-19aren aurkako murrizketak Ingalaterran. Hala, musukoa erabiltzea edo segurtasun tartea mantentzea ez da nahitaezkoa izango.  

Lehen ministro britainiarrak azaldu duenez, uztailaren 12an datu epidemiologikoak onak badira, handik astebetera neurri murritzaileak kendu egingo dituzte eta oraindik garazita dauden jarduera ekonomikoak, ekitaldi jendetsuak eta gaueko aisialdia baimenduko dituzte.

Horrenbestez, uztailaren 19tik aurrera ez da edukiera mugarik izango eremu itxietan, ezta aire zabalean ere; musukoa erabiltzea gomendatuko dute, baina ez da derrigorrezkoa izango; segurtasun tartea kenduko dute; eta Gobernuak enpresen esku utziko du telelanari buruzko erabakia.

Bestalde, Johnsonek jakinarazi du turismo sektorearekin eta hegazkin konpainiekin harremanetan daudela, txertoaren pauta osoa hartu duten bidaiariek koarentenarik egin behar ez dezaten Espainia, Frantzia edo Italia bezalako herrialdeetatik Erresuma Batura bueltatzen direnean.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;