Publizitatea
Itxi

2021/07/12

20:53

Mundua

Ingalaterra

Murrizketak uztailaren 19an kenduko dituela baieztatu du Johnsonek

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Hala ere, toki itxietan musukoa erabiltzen segitzea gomendatu du eta, aldaera gogorrago bat zabalduz gero, neurri murriztaileak berriro ezarriko dituela ohartarazi du.

  • Boris Johnson lehen ministro britainiarra.

    Boris Johnson lehen ministro britainiarra. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Boris Johnson lehen ministro britainiarrak baieztatu du uztailaren 19an kenduko dituztela covid-19aren aurkako murrizketak Ingalaterran, aurreikusita zegoen moduan. Hala ere, herritarrei arduraz jokatzeko eskatu die eta musukoa erabiltzen jarraitzeko gomendioa egin du.

Horrenbestez, uztailaren 19tik aurrera klubak eta diskotekak berriro irekiko dituzte; ez da edukiera-mugarik egongo antzokietan, zinemetan edo bestelako establezimenduetan, ezta aire librean ere; musukoa erabiltzea ez da nahitaezkoa izango; pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzea ez da derrigorra izango; eta telelanean jarraitzeko aukera enpresa bakoitzaren esku egongo da.

Johnsonek agerraldia egin du arratsalde honetan, urtarrilean ezarri zuten hirugarren konfinamenduarekin indarrean jarritako neurri murriztaileak kenduko dituztela ofizialki iragartzeko. Edonola ere, herritarren bizimodua lehengoa izango dela adierazi du, "birusa oraindik ez baita desagertu".

Udan eta eskolak itxita daudela baliatuta, deseskalatzea orain gauzatzea erabaki ona dela esan du, txertaketa kanpainak kutsatzeen hedapena geldituko duela ziurtatuta.  

Hala eta guztiz ere, arduraz jokatzeko deia egin die herritarrei eta toki itxietan -antzokietan edo garraioan, esaterako- musukoa erabiltzea gomendatu du eta ekitaldi handiak antolatzen dituzten enpresek txertaketa ziurtagiriak eskatu beharko lituzketela iritzi dio.

Nazioarteko bidaien kasuan, segurtasun kontrolak mantenduko dituztela esan du, eta ohartarazi du aldaera gogorrago bat zabalduz gero, neurri murriztaileak berriro ezarriko dituela.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;