Mundua -

Ekialde hurbila

Hamasek eta Al Fatahk Abbas izendatu dute gobernuburu

Palestinako Aginte Nazionalaren presidentea Zisjordaniarako eta Gazako Eremurako Batasun Gobernuaren buru izango da eta hauteskundeak antolatzea izango da bere egiteko nagusia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamas eta Al Fatahk Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionalaren presidentea izendatu dute Zisjordaniarako eta Gazako Eremurako Batasun Gobernuaren buru, Palestinako goi-kargudun batek jakitera eman duenez.

Abbasek Salam Fayyaden lekukoa hartuko du lehen ministro gisa, Hamasek eta Al Fatahk Qatarren egin duten bileran erabaki dutenez. Oraingoz ez dute jakinarazi Fayyadek Gobernuan jarraituko ote duen.

Gobernu berriaren egiteko nagusia hauteskundeak antolatzea eta Gaza berreraikitzea izango da.

Hamas eta Al Fatahk Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionalaren presidentea izendatu dute Zisjordaniarako eta Gazako Eremurako Batasun Gobernuaren buru, Palestinako goi-kargudun batek jakitera eman duenez.Abbasek Salam Fayyaden lekukoa hartuko du lehen ministro gisa, Hamasek eta Al Fatahk Qatarren egin duten bileran erabaki dutenez. Oraingoz ez dute jakinarazi Fayyadek Gobernuan jarraituko ote duen.Gobernu berriaren egiteko nagusia hauteskundeak antolatzea eta Gaza berreraikitzea izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak Gazako albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Israel Zer gertatzen ari da gaur Palestinan? Ekialde Hurbila Hamas albisteak