Mundua -

Afganistan

Kabulgo aireportu zibilean ebakuazioetarako gune segurua sortzea proposatu dute Frantziak eta Erresuma Batuak

Emmanuel Macron frantziar presidenteak esan du "oso garrantzitsua" dela NBEk gune segurua babestea, "Nazio Batuek bermatutako urgentzia markoa" sortu eta Afganistango ebakuazioarekin lehenbailehen bukatzeko.

Emmanuel Macron. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron
Emmanuel Macron. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziak eta Erresuma Batuak Kabulgo aireportu zibilean ebakuazio seguruak egiteko gunea sortzea proposatuko dute astelehenean, NBEaren Segurtasun Kontseiluan.

Le Journal du Dimanche aldizkariari emandako elkarrizketan, Emmanuel Macronek azaldu du gune segurua sortzea "oso garrantzitsua" dela, "Nazio Batuek bermatutako urgentzia markoa" sortu eta Afganistango hustea lehenbailehen bukatzeko.

Bi herrialdeen helburua Kabulgo aireportu zibilean "operazio humanitarioekin aurrera egitea" da, aireportu militarretik egindako husteak amaitutzat eman diren honetan.

Macronek adierazi du Txinak eta Errusiak proiektu honi betoa jarriko ote dioten ikusteko "zain" dagoela; gertatuz gero, talibanen hilketen konplizeak izan daitezkeelako.

Francia y el Reino Unido propondrán el lunes al Consejo de Seguridad de la ONU la creación de una zona segura en el aeropuerto civil de Kabul que permita continuar las evacuaciones desde Afganistán.

Herrialde gehienek amaitutzat eman dituzte ebakuazioak
Herrialde gehienek amaitutzat eman dituzte ebakuazioak
Herrialde gehienek amaitutzat eman dituzte ebakuazioak

2:38

Pertsona errefuxiatuak eta "demagogia"

Frantziar Estatuko burua pertsona migratzaileen eta errefuxiatuen harreraz ere aritu da aldizkarian. Azaldu du asiloa ukatu zaien afganiarrek ezingo dutela haien sorterrira bueltatu, eta "europarren artean ados jarri" beharko direla. "Ezin dugu onartu pertsona horiek Europan barrena ibiltzea, harrera ona egingo dien herrialde bila. Gai hau hipokresiarik gabe jorratu behar da", esan du.

AEBk Afganistandik ateratako 100.000 herritarren inguruan aritu da Macron, tentuz hartu beharreko datua dela esanez. Bada, azaldu du Washingtonek Ipar Mazedoniarekin, Kosovorekin, Ugandarekin eta beste hainbat herrialderekin hitzartu duela errefuxiatuak aldi baterako hartzea.

"Izan gaitezen zintzoak, afganiar horiek guztiak ez dira Estatu Batuetara joango, asko Europara etortzen saiatuko dira. Gure lagun estatubatuarrekin argi eta garbi hitz egin behar dugu, Estatuen arteko tentsio politikoak ekiditeko", azpimarratu du presidenteak.

Gainera, Macronek migrazio olatu bat egongo dela aurreikusten du: "Dagoeneko 850.000 errefuxiatu afganiar daude Iranen eta 1,5 milioi Pakistanen". "Migrazioaren gaia gizatasunetik, gardentasunetik eta arduraz landu behar da, diskurtso demagogokoak saihesteko", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Emmanuel Macron Errefuxiatuak Boris Johnson Afganistan