Mundua -

COP26

Ikatz ekoizpenarekin amaitzeko akordioa lortu dute 40 herrialde pasatxok; Txina eta AEB kanpo geratu dira

Konpromisoak herrialde bakoitzaren ekonomiaren eta testuinguruaren araberakoak dira. Adibidez, 40 herrialde hauetatik ekonomia indartsuenek, 2030ean utziko diote ikatza ekoizteari. Baina garapen bidean direnek, 10 urte gehiago beharko dituzte.

Alemaniako zentral bat ikatza isurtzen.
Alemaniako zentral bat ikatza isurtzen.
Alemaniako zentral bat ikatza isurtzen.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Klimaren goi-bileran, ikatz ekoizpenarekin amaitzeko akordioa lortu dute 40 herrialde pasatxok. Energia iturri honen erabiltzaile handienetako batzuk daude tartean, Polonia, Kanada edota Ukraina. Beste batzuk, baina, hitzarmenetik kanpo geratu dira, Estatu Batuak eta Txina kasu.

Konpromisoak herrialde bakoitzaren ekonomiaren eta testuinguruaren araberakoak dira. Adibidez, 40 herrialde hauetatik ekonomia indartsuena dutenek, 2030ean utziko diote ikatza ekoizteari. Baina garapen bidean direnek, 10 urte gehiago beharko dituzte.

Kontuan izan behar da, adibidez, Polonian, energiaren % 75a ikatzetik sortzen dutela eta honek eragin ekonomiko eta politiko handia duela bertan. Etxean duten energia merkeari ezetz esatea, zaila da, baita lanpostuei uko egitea ere.

Akordio honetan ez dagoen arren, Txinak berriki adierazi du, ez dituela ikatzezko zentralak atzerrian gehiago finantzatuko.

Ikatza da berotegi-efektuko gasen isurketa gehien eragiten duena. Hori dela eta, adituek diotenez funtsezkoa da berotze globala 1,5 gradu zentigradutara mugatu ahal izateko ikatzaren erabilerarekin amaitzea.

Iragarpenaren harira Greenpeacek COP26an duen ordezkaritzaren buruak, Juan Pablo Osorniok, azaldu du deklarazioak ez duela bete erregai fosilen inguruan "behar den anbizioa", "hamarkada kritiko honetan" isurketak murriztu ahal izateko.

Bere ustez, 2030erako ikatzarekin amaitzeko plan zehatz bat behar da, adibidez Polonian eta Alemanian, eta, gainera, gobernu guztien "konpromiso sendoa" behar da ikatz, petrolio eta gas proiektu berriei berehala amaiera emateko.

Bestalde, Leo Roberts E3G aditu klimatikoen taldeko kidearen hitzetan, ostegun honetan iragarritako iragarkien eta ekimenen zabaltasunak eta sakontasunak agerian uzten dute ikatzaren urruntzea bizkortzen ari dela, eta, beraz, "iragarki horiek erakusten dute ikatzaren aroa amaitzen ari dela".

Iragarkiak Global Carbon Project delakoaren analisiaren berri izan ondoren heldu dira. Horren arabera, ikatz- eta gas-emisioak 2019ko mailetatik gora igoko dira 2021ean mundu osoan, nahiz eta petrolio-kutsadura maila prepandemikoen azpitik egon.

Era berean, ezin da baztertu 2022an emisioak maximo berrietara igotzea, baldin eta errepideko garraioa eta abiazioa pandemiaren aurreko mailara itzultzen badira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Albisteak Gaur Eguneko albisteak Larrialdi klimatikoa albisteak NBEren klimari buruzko goi-bilera EAEko kutsadura gaur