Mundua -

Akordioa

Israelek eta Palestinak su-etena adostu dute

Egiptoren bitartekaritzari esker lortutako akordioa goizaldean sartu da indarrean, azken egunetako indarkeria oldea eteteko asmoz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelek eta Palestinako miliziek adostutako su-etena goizaldean sartu da indarrean, Mena agentziak jakinarazi duenez. Egiptoren bitartekaritzari esker lortu da akordioa. Hitzarmenak azken egunetako indarkeria oldea etetea du helburu.

"Une honetan lasaitasun egoerarako bidea da nagusi, azken orduko gertakaririk jazotzen ez bada", adierazi du Matan Milani Israelgo Defentsa ministroak irrati kate batean.

Gazan, berriz, Dawoo Shihab Jihad Islamiarraren bozeramaileak hedabideei ohar bat igorri die Egiptoko bitartekariek akordioa lortzeko egindako ahalegina bete egin dela aitortzeko. Israelek konpromisoa betetzen badu, eurek ere bete egingo dutela erantsi du.

"Israelek bere erasoak eta hilketak geldiarazten baditu, guk krimen horiei erantzuteari utziko diogu. Gure herriarentzat eta erresistentziarentzat aurrerapauso handia dela uste dut, eta martirientzat, garaipena", adierazi du bozeramaileak.

Ostiraletik, 25 palestinar hil dira eta 80 pertsona zauritu dira Israelgo Armadak Gazan egindako bonbardaketetan, Jihad Islamiarraren milizianoek eta Herri Erresistentzia Batzordeetako kideek jaurtitako misilei erantzuteko erasoetan.

Israelek eta Palestinako miliziek adostutako su-etena goizaldean sartu da indarrean, Mena agentziak jakinarazi duenez. Egiptoren bitartekaritzari esker lortu da akordioa. Hitzarmenak azken egunetako indarkeria oldea etetea du helburu. "Une honetan lasaitasun egoerarako bidea da nagusi, azken orduko gertakaririk jazotzen ez bada", adierazi du Matan Milani Israelgo Defentsa ministroak irrati kate batean. Gazan, berriz, Dawoo Shihab Jihad Islamiarraren bozeramaileak hedabideei ohar bat igorri die Egiptoko bitartekariek akordioa lortzeko egindako ahalegina bete egin dela aitortzeko. Israelek konpromisoa betetzen badu, eurek ere bete egingo dutela erantsi du. "Israelek bere erasoak eta hilketak geldiarazten baditu, guk krimen horiei erantzuteari utziko diogu. Gure herriarentzat eta erresistentziarentzat aurrerapauso handia dela uste dut, eta martirientzat, garaipena", adierazi du bozeramaileak. Ostiraletik, 25 palestinar hil dira eta 80 pertsona zauritu dira Israelgo Armadak Gazan egindako bonbardaketetan, Jihad Islamiarraren milizianoek eta Herri Erresistentzia Batzordeetako kideek jaurtitako misilei erantzuteko erasoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Gazako albisteak Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina albisteak Ekialde Hurbila