Mundua -

EITB Media, Ukrainan

Ane Irazabal EITBko berriemailea Ukrainan dago, bertako herritarren bizipenen berri emateko

Ukrainako mugan tentsioa areagotu ahala, bertara begira daude nazioarteko begi guztiak. Herrialde barruan bizitzen dena helarazteko bertaratu da Irazabal.

Ane Irazabal. EITB Media
Ane Irazabal. EITB Media
Ane Irazabal. EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ane Irazabal kazetari eta EITB Mediako berriemailea Ukrainako hiriburuan da, Kieven, bertan gertatzen denaren azken ordukoaren berri emateko. Azken asteetan Ukraina nazionarteko informazioaren interesgune nagusia izaten ari da, eta Irazabalek bertatik bertara kontatuko digu.

NATOk babestutako Ukrainaren eta Errusiaren artean areagotu den tentsioak Europako herrialdera bideratu ditu nazioarteko begirada guztiak. Herrialde barruan bizitzen den guztia kontatzeko bertaratu da Irazabal.

Gaurko kontakizunean erakutsi digunez, zenbait ukrainar aterpeak prestatzen hasi dira Kieveko eraikinetako sotoetan, balizko gatazka armatu baten aurrean prest egoteko.

Ukrainarrak aterpeak prestatzen hasi dira Kieveko eraikinetako sotoetan
Ukrainarrak aterpeak prestatzen hasi dira Kieveko eraikinetako sotoetan
Ukrainarrak aterpeak prestatzen hasi dira Kieveko eraikinetako sotoetan

2:27

Atzo, aldiz, berriemaileak Ukrainako herritarren artean krisi honen aurrean dauden jarrera desberdinak erakutsi zizkigun. Gatazka isilak patriotismoa piztu du zenbaiten artean, beste herritarrengan nekea sumatzen den bitartean.

Ukrainarrak, patriotismoaren eta nekearen artean
Ukrainarrak, patriotismoaren eta nekearen artean
Ukrainarrak, patriotismoaren eta nekearen artean

2:30

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Batasun europarra Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Europa bideoak Errusia bideoak NATO albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Ane Irazabal albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa