Mundua -

Errusia-Ukraina gatazka

Mendebaldea "mehatxu faltsua" erabiltzen ari da Ukraina armaz hornitzeko, Errusiaren arabera

"Ustez Errusian jatorria duen mehatxu artifizial bat aitzakia gisa hartuta, Ukraina armaz betetzen, bertara aholkulari militarrak bidaltzen eta herrialde horren probokazioak onartzen jarraitzen dute", esan du Errusiako Gobernuko bozeramaile Dimitri Peskovek.

Soldadu errusiar bat
Soldadu errusiar bat
Soldadu errusiar bat

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako Gobernuko eledun Dimitri Peskovek Mendebaldeko herrialdeak jo ditu Europako ekialdean bizi den tentsioaren erantzule, eta nabarmendu du "mehatxu faltsua" erabiltzen ari direla Ukraina armaz hornitzeko.

"Ustez Errusian jatorria duen mehatxu artifizial bat aitzakia gisa hartuta, Ukraina armaz betetzen, bertara aholkulari militarrak bidaltzen eta herrialde horren probokazioak onartzen jarraitzen dute", esan du.

Peskoven ustez, "horrek esan nahi du haurrak, adinekoak eta emakumeak hilko direla, Kieveko Gobernuak urteak daramatzalako gerratik ihes egiten".

Aliantzak dituela ohartarazi du AEBk

"Errusiako edozein indarrek Ukrainako muga gainditzen badu, erasoaldi berri bat badago, Errusiak erantzun azkarra eta bateratua jasoko du, ez soilik gurea, baita gure aliatuena eta kideena ere", adierazi du Ned Price AEBko Estatu Departamentuko eledunak, prentsaurrekoan.

"Aukera guztiak daude zabalik, eta aliatuekin bat egin dugu", zehaztu du Pricek.

Ildo horretan, AEBren asmoa gatazkari iskin egitea dela gaineratu du: "Espero dugu elkarrizketaren eta diplomaziaren bidez irtenbidea bilatzea, alegia, bide berri bat aurkitzea eta erasoek ondorio baketsuak edukitzea".

Errusia eta Ukrainaren arteko tentsioa nabarmena da azken asteotan. Aurki iritsiko omen den balizko erasoaldi batekin ari dira elkarri mehatxu egiten, eta berpiztu egin dute 2014az geroztik bi herrialde horien artean egon den tentsioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Mosku Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra gaur