Mundua -

Ukrainako gerra

Alemaniak Gazprom konpainiako filialaren kontrola bereganatu du

Rober Habeck Ekonomia ministroak azaldu duenez, beharrezko pausoa zen hornidura bermatzeko. Enpresaren egoeraren inguruan argitasun juridikoa falta dela argudiatu du Habeckek.

Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bundesnetzagentur sare elektrikoak ikuskatzeko Gobernu agentziak Gazprom konpainiako filialaren behin behineko kontrola bereganatu du, Errusiako matrizeak utzi behar zuela iragarri ostean.

Rober Habeck Ekonomia ministroak azaldu duenez, beharrezko pausoa zen hornidura bermatzeko.

Enpresaren egoeraren inguruko argitasun juridikoa falta dela argudiatu du Habeckek. Era berean, filiala laga behar zuela iragarri ondoren, Errusiako matrizeak gardentasun arauak bete ez dituela erantsi du ministroak.

Der Spiegel aldizkariak jakitera eman duenez, Errusiako erraldoia Gazprom Alemania egoitza San Petersburgon duen elkarte baten esku uzten saiatu da azken egunetan, Alemania Estatuak jabetza kentzea eragozteko.

Gazprom Alemaniaren jabe berriak nortzuk izan behar diren argi ez dagoela arazoetako bat izan dela azpimarratu du Habeckek.

Gazprom Alemaniak herrialdeko gas merkatuan berebiziko papera du, metatze, salerosketa zein garraioan.

Gazprom Alemania metatze gaitasunak taktikoki erabiltzen ari zela uste du Berlinek, gas prezioaren krisia dramatikoago bihurtzeko asmoz.

Errusiako Rosneft petrolio-konpainiari bezalaxe, Gazpromi ez diote zigorrak zuzenean eragiten, baina kontratu berriak ixteko arazoak ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Errusia Alemania Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresen albisteak Gas naturala Errusia-Ukraina gerra