Mundua -

Gerra Ukrainan

Ukrainak jakinarazi du zibilen gorpuak dituen hobi komun bat aurkitu dutela Kiev kanpoaldean

Bestalde, agintari ukrainarrek adierazi dute gutxienez 360 direla Buchan hildako zibilak.

Kieven aurkako bonbardaketa baten arrastoa. Argazkia: Efe
Kieven aurkako bonbardaketa baten arrastoa. Argazkia: Efe
Kieven aurkako bonbardaketa baten arrastoa. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako agintariek jakinarazi dute zibilen gorpuak dituen hobi komun bat aurkitu dutela Buzovan, Kiev kanpoaldean, tropa errusiarrak bertatik joan ostean.

Taras Didichek Ukrainako telebistan azaldu duenez, gasolindegi batetik gertu zulatutako hobi komun batean aurkitu dituzte gorpuak.

Gainera, Kiev eta Yitomir lotzen dituen errepidean beste hamar gorpu aurkitu dituzte tirokatutako autoetan.

Buchako hobi komunak aurkitu eta egun gutxira eman dute azken honen berri.

Hain zuzen ere, Liudmila Denisova Ukrainako Parlamentuko Giza Eskubideen arduradun eta Herritarren Defendatzaileak jakinarazi du gutxienez 360 direla Buchan hildako zibilak. Kievek eta aliatuek Errusiari egotzi diote sarraskiaren errua, baina Moskuk ukatu egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra