Mundua -

Ukrainako gerra

Errusiak erasoaldiari eusten dio ekialdean eta hegoaldean, baita Azovstal altzairutegiko setioari ere

Donetsk eta Luhansk Kharkivetik sartuz kontrolatu nahi ditu Kremlinak. Kharkiv gogor bonbardatzen ari da, hiriburuan eta Izium hirian bereziki.

Zona donde hace horas impactaron misiles rusos en Kiev (Ucrania). Foto: EFE
Zona donde hace horas impactaron misiles rusos en Kiev (Ucrania). Foto: EFE
Zona donde hace horas impactaron misiles rusos en Kiev (Ucrania). Foto: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako Armadak erasoaldiari eusten dio Ukrainako ekialdean eta hegoaldean, baita Azovstal altzairutegiko setioari ere, Mariupolen. Hiria ia kontrolpean dute Moskuko indarrek.

Ukrainako Estatu Nagusiak ziurtatu duenez, Errusiako indarrek Donetsk eta Luhansk guztiz kontrolatu nahi dituzte.

Donetsk eta Luhansk Kharkivetik sartuz kontrolatu nahi ditu Kremlinak. Kharkiv gogor bonbardatzen ari da, hiriburuan eta Izium hirian bereziki.

Ukrainako Armadaren arabera, azken 24 orduetan leherketak eta bonbardaketak izan dira Jerson eskualdean.

Bitartean, Mariupoleko setioak jarraitzen du, Azovstal altzairutegiaren inguruan. Agintarien hitzetan, Ukrainako Armadaren Azov erregimentuko  mila bat soldaduk eta beste mila zibil inguruk babes hartu dute bertan.

Kieven aurkako erasoa

Bestalde, erreskate taldeek gorpu bat aurkitu dute ostegunean Kieven erasotutako eraikinaren hondakinen artean. Honenbestez, Errusiaren erasoak hildako bat eta hamar zauritu utzi ditu.

Errusiaren eraso batek 25 solairuko eraikin bat partzialki suntsitu zuen Shevchenkivskyi barrutian.

Ostegunean, erasoa eta Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiaren bisita aldi berean gertatu ziren. Kieveko alkateak salatu zuenez, Errusiaren bonbardaketek 100 hildako baino gehiago utzi dituzte Ukrainako hiriburuan dagoeneko.

Transnistria eta NATO

Europar Batasunak Moldaviari "elkartasuna" adierazi dio berriro, eta azken egunetan Transnistrian gertatutako erasoen arduradunei lurraldearen "ezegonkortasuna" saihestea eskatu die.

Azken egunetan, Transnistriako agintariek erasoak salatu dituzte. "Bandera faltsuko" operazioak izan direla esan dute aditu askok, eta Ukrainak gerran sartzeko aitzakia bezala deskribatu ditu.

Azkenik, Estonia, Letonia, Lituania eta Poloniako ministroak Rigan bildu dira. Euren herrialdeetan NATOren presentzia areagotzea nahi dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia NBE NATO Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra