Mundua -

Gas-hornidura

Nord Stream gasbidearen mantentze lanak ostegun honetan amaituko dituztela berretsi dute

Nord Stream 1 gas-hodiaren bidez eramaten da gasa Errusiatik Alemaniara. Joan den uztailaren 11tik, baina, gas-hornidura etenda dago, azpiegitura horretan hainbat pieza aldatzen ari direlako.

Mallnowko (Alemania) gas-biltegia. Artxiboko argazkia: EFE
Mallnowko (Alemania) gas-biltegia. Artxiboko argazkia: EFE
Mallnowko (Alemania) gas-biltegia. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreikusita zegoen moduan, Nord Stream 1 gasbidean egiten ari diren mantentze lanak ostegun honetan amaituko direla berretsi du azpiegitura kudeatzen duen konpainiak.  

Ildo horretan, lanak goizeko 06:00etan (Europa erdialdeko ordua) bukatuko direla zehaztu dute.

Hodi horren bidez jasotzen du Alemaniak Errusiako gasa, baina hornidura etenda dago uztailaren 11az geroztik, mantentze lanak direla eta.

Gazprom enpresa errusiarrak joan den astean azaldu zuenez, gasbidean turbina berriak jarri behar dituzte, baina Kanadak pieza horiek atxikita ditu, Ukrainako gerraren ondorioz Errusiari ezarritako zigorrak direla eta.

"Gas-hodiak etorkizunean izango duen funtzionamendua, gure bazkideen esku egongo da eta alde bakarrez hartzen dituzten neurri murriztaileen araberakoa izango da", ohartarazi zuen Maria Zajarova Atzerri ministro errusiarrak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Errusia Alemania Eguneko albisteak Albisteak Gas naturala Errusia-Ukraina gerra