Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Arnasgailua kendu diote Salman Rushdieri, New Yorken sastatzea jasan ostean

Idazleak hitz egin ahal izan du, halaber, haren agenteak adierazi duenez. Sastakatzearen ustezko egileari hilketa-ahalegina eta armaz egindako erasoa egin izatea egotzi dizkiote; atxilotuta dago, fidantza ordaintzeko aukerarik gabe.

Salman Rushdie idazlea, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Salman Rushdie idazlea, artxiboko irudian
Salman Rushdie idazlea, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indiar jatorria duen Salman Rushdie idazle britainiarrari arnasgailua kendu diote, eta hitz egin ahal izan du, ostiralean Ameriketako Estatu Batuetako New York estatuan aurkezpen batean zehar jasandako sastatzearen ostean. Bitartean, sastakatzearen ustezko egileari hilketa-ahalegina eta armaz egindako erasoa egin izatea egotzi dizkiote; atxilotuta dago, fidantza ordaintzeko aukerarik gabe.

Andrew Wylie Rushdieren agenteak baieztatu omen die idazlearen egoeraren hobekuntzaren gaineko albistea AEBko hedabide batzuei. Wyliek berak, aurrekoan, esan zuen arriskua zegoela egileak begi bat galtzeko.

Salman Rushdie, bizirik baina larri zaurituta
Salman Rushdie, bizirik baina larri zaurituta
Salman Rushdie, bizirik baina larri zaurituta

01:25

Eguneratzea ez da argitara eman, baina Chautauqua Institutuko presidenteak, alegia, idazleak erasoa pairatu zuen erakundeko zuzendariak, albistea partekatu du: "Salman Rushdie, arnasgailurik gabe eta hizketan! Chautauqua Institutuko kide guztiok otoitz egiten jarraitzen dugu", idatzi du Michael Hillek Twitterreko bere kontuan.

Testuinguru honetan, Hadi Matarri, alegia, sastakatzearen ustezko egileari, hilketa-ahalegina eta armaz egindako erasoa egin izatea egotzi dizkiote; atxilotuta dago, fidantza ordaintzeko aukerarik gabe. Matarrek errugabetzat jo zuen bere burua, baina haren abokatuetako bat errudun gisa aurkeztu da, haren izenean, New Yorkeko mendebaldeko epaitegi batean.

Salman Rushdie idazleak 1988an ''Bertso satanikoak'' argitaratu zuenetik, heriotza mehatxupean bizi izan da

1:26

Fiskaltzak epaileari ziurtatu dio Matarren erasoa planifikatuta izan zela, eta autobusez joan zela Rushdiek hitzaldia eman behar zuen hezkuntza-zentrora: "New Jerseyko lankideekin harremanetan izan gara, erasotzailea bertakoa baita, informazioa partekatu eta hobeto ulertu ahal izateko erasoaren aurreko planifikazioa eta prestaketa. Asmoa da guk eta tartean dauden gainerako eragileek zehaztea zein beste kargu egon litezkeen", nabarmendu du Fiskaltzak.

Salman Rushdie idazleari eraso diote New Yorkeko ekitaldi batean
Salman Rushdie idazleari eraso diote New Yorkeko ekitaldi batean
Salman Rushdie idazleari eraso diote New Yorkeko ekitaldi batean

0:44
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak New York argazkiak Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Egileen berritasunak Delituak azken ordukoa