Mundua -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Arrisku taldeen txertaketa, Hezkuntzako lan eskaintza eta Brasilgo hauteskundeak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 3, hedabideetako lerroburu nagusiek:

Arrisku taldeak txertatzen hasiko dira: Gripearen eta covid-19aren aldi bereko txertaketa kanpaina irailaren 26an hasi zen EAEn adinekoen egoitzetan, eta gaurtik,  arrisku handiena duten pertsonen txanda izango da; 65 urtetik gorakoak, patologiaren bat duten pertsonak, haurdun dauden emakumeak eta osasun langileak, gizarte zerbitzuetako langileak edo pertsona kalteberen zaintzaileak.

- Hezkuntzako lan eskaintzan izena emateko epea, zabalik: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ostiralean argitaratu zuen irakasleriari zuzendutako merezimendu bidezko Lan Eskaintza Publikoa (LEP). Jaurlaritzak 3.178 lanpostu eskainiko ditu, eta interesdunek urriaren 3tik 31ra izango dute eskaerak aurkezteko.

- Brasilgo hauteskundeetako emaitzak: Lula da Silvak irabazi du lehen itzulian eta Bolsonaro izango du aurkari bigarrenean. Langileen Alderdiko buruzagiak botoen % 48,39 eskuratu ditu, eta ultraeskuindarrak % 43,23. Inkestek iragartzen zutena baino tarte estuagoa izan da bi hautagaien artean, eta, hala, ikuskizun dago zer gertatuko den urriaren 30ean, bigarren itzulian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gaurko albiste garrantzitsuak Osakidetza Hezkuntza legea Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Brasil Hezkuntzako albisteak 2024 Txertoak Gripea azken ordukoa Koronabirusaren Eris aldaera gaur