Goiz kronika asteburua -

EGIPTO. COP-27

"1,5 graduko langa betetzeko berandu gabiltza; 2 graduko erronka errealistagoa ezarri beharko genuke"

Unai Pascual BC3ko Ikerbasqueko ikerlaria eta June San Millan Klimaren Aldeko Aliantzako kidearekin mundu mailako erronken eta egungo egoeraz hitz egin dugu Goiz Kronikan, Egipton Sharm El Sheikh-en COP 27-a, klima aldaketari buruzko Nazio Batuen Erakundearen goi bilera hasi den egunean.

Aldaketa klimatikoa
Aldaketa klimatikoa
Aldaketa klimatikoa

play icon 5:49

UNAI URREAGA / TAMARA FERRARI | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi urte dira Parisen muga zehaztu zela: planeta ez dadila 1,5 gradu baino gehiago berotu mende amaierarako, baina zientzialariek ohartarazten dute oso urruti gaudela helburu hori lortzetik eta egungo erritmoan 2,5 gradu berotuko dela. "Akatsa egin dugu pandemiaren ondoren hitzetatik ekintzetara pasa ez izanagatik", Unai Pascual BC3ko Ikerbasqueko ikerlariak Goiz Kronikan azaldu duenez.

"Berandu gabiltzala diote zientzialari gehienek. 1,5 graduko langa betetzea oso zaila izango da honezkero. 2 graduko erronka errealistagoa ezarri beharko genuke", Pascualen hitzetan. Horrez gain, ohartarazi du "energia kontsumoa nabarmen murriztu beharko dugu. Erregai fosilak alde batera utzi behar ditugu guztiz".

Bide beretik hitz egin du June San Millan Klimaren Aldeko Aliantzako kidea "Borroka gordinagoa izango da, ez gaude irabaztetik gertu". "Deshazkundea" defendatu du San Millanek. "Justizia klimatikoa" ere hitz egin digu Pascualek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Mundua berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Egiptoko albisteak Larrialdi klimatikoa Arabiar Emirerri Batuetako klimari buruzko goi-bileraren helburuak Irratia euskaraz