Mundua -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Poloniako leherketa, kontrolak joko aretoetan eta 2023ko aurrekontuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 16, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Poloniako leherketa: Gutxienez bi pertsona hil dira Poloniako Przewodow herrian, Lublin probintzian, Ukrainako mugatik gertu. Joe Biden AEBko presidenteak berak esan du, ibilbidea ikusita, ez dirudiela Errusiatik jaurtitakoak direnik, eta Ukrainak berak botatako misil antiaereoak izan litezkeela.
- Kontrolak joko aretoetan: Apustu etxeetan eta joko aretoetan sartzeko kontrol bat igaro beharko da gaurtik aurrera EAEn. Hala, toki horietara joan nahi duen orok NANa edota identifikaziorako beste dokumenturen bat aurkeztu beharko du, eta aretoaren sarreran, sistema informatiko baten bidez, datuok konprobatu egingo dira Jokorako Sarrera Debekatuen Euskadiko Erregistroan.
- 2023ko aurrekontuak: Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak 2023ko aurrekontuen proiektua negoziatzeko bigarren bilera erronda abiatuko du oposizioko alderdiekin (EH Bildu, Elkarrekin Podemos y PP+Cs).