Mundua -

Gazako zerrenda

Netanyahuk dio "sekulako erantzuna" emango duela Israelek, Jihad Islamiarraren indarkeriak gora egiten badu

Israelgo Defentsa Indarrek gaur goizaldean Jeninen (Zisjordania) egindako erasoaldian, beste bi palestinar hil eta hirugarren bat zauritu dute.

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahu. Argazkia: EFE
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahu
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahu. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk esan du Gazako zerrendan Jihad Islamiarraren indarkeriak gora egingo balu, "sekulakoa" izango litzatekeela bere herrialdearen erantzuna.

Bere segurtasun taldearekin bildu da bart Netanyahu, astelehenean Israelek egindako bonbardaketetan 13 palestinar hil ostean. Eraso horietan, Jihad Islamiarraren hiru goi kargudun zendu ziren.

Israeldar lehen ministroak berretsi du Defentsa Indarrei jarraibideak eman dizkiela edozein agertokiren aurrean prest egon daitezen. Aukeren artean sartu du "fronte askoren arteko gatazka", The Times of Israel egunkariak jaso duenez.

Beste bi palestinar hil dituzte goizaldean

Israelgo Defentsa Indarrek gaur goizaldean Jeninen (Zisjordania) egindako erasoaldian, beste bi palestinar hil eta hirugarren bat zauritu dute.

Defentsa Indarrek argudiatu dute militarren aurka oldartu zirela hildako bi palestinarrak, eta "erantzun besterik ez dugu egin".

19 eta 24 urteko bi palestinar dira hildakoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbila Netanyahu, Israelgo lehen ministroa