Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Odesa eta Mikolayiveko portuen kontra misilak jaurti ditu Errusiak hirugarren egunez jarraian

20 bat pertsona zauritu dira erasoetan, Ukrainako iturrien arabera. Zelenskik bart eskainitako hitzaldian baliabide antiaereo gehiago eskatu zizkien bere aliatuei, "jomugan dauden portuak eta hiriak babesteko".

Errusiak jaurtitako lehergailuen arrastoak Odesan. Argazkia: EFE
Errusiak jaurtitako lehergailuen arrastoak Odesan. Argazkia: EFE
Errusiak jaurtitako lehergailuen arrastoak Odesan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Odesa eta Mikolayiveko (Ukraina) portuen kontra gutxienez 19 misil jaurti ditu Errusiak hirugarren egunez jarraian, eta portuko azpiegiturak eta inguruko eraikinak kaltetu ditu. Hala jakinarazi du ohar batean Ukrainako Aire Armadak. 

Ukrainako zereala Itsaso Beltzetik esportatu ahal izateko ituna bertan behera utzi du asteon Errusiak, eta ordutik, portuak jarri ditu jomugan, Ukrainako Gobernuaren arabera. "Oraingoan, Odesa eta Mikolayiv izan dira misilen helburu", azaldu du Armada ukrainarrak ohar bidez.

Zabaldutako agirian zehaztu dutenez, 20 bat pertsona zauritu dira bart izandako erasoetan, eta kalte materialak ere izan dira. Portuko azpiegiturak zenbateraino hondatu diren ez dute zehaztu.

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak atzo iluntzean eskainitako hitzaldian baliabide antiaereo gehiago eskatu zizkien bere aliatuei, "jomugan dauden portuak eta hiriak babesteko".

Zerealaren gaineko itunaren arabera, Ukrainako hiru portutatik (Odesa, Pivdennyi eta Chornomorsk) artoa, garia eta beste hainbat labore garraiatzen lagatzen zien Kremlinek zama-ontziei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra