Mundua -

Israel-Hamas gerra

Israelen eta Hezbollahren arteko erasoak areagotu dira Libanoko mugan

Israel, batetik, eta Hezbollah eta milizia palestinarrak, bestetik, mugako bestaldearen kontrako erasoak egiten ari dira. Israeldik egindako batek, antza, herrialde arabiarrean dagoen NBEren bake misioaren kontra jo du.

Israelen erasoa Aita el Shaaben aurka, Libanon. Argazkia: EFE
Israelen erasoa Aita el Shaaben aurka, Libanon.
Israelen erasoa Aita el Shaaben aurka, Libanon. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Liskarrak areagotu dira Israelen eta Libanoren arteko mugan, Israelgo Defentsa Indarren eta Hezbollahren eta Libanon dauden hainbat milizia palestinarren artean. Israelgo Armada Gaza inbaditzeko prestatzen ari den bitartean, iparraldeko mugan tentsioa areagotzen ari da.

Igandean zehar, Israelek hainbat eraso egin ditu Libanoren kontra. Armadak azaldu duenez, soldaduak "artilleriako suarekin erantzuten ari zaie" Libanoko mugan zehar tankeen aurka jaurtitako misilei.

Israelgo Armadak dozena bat kohete zenbatu ditu, mugako bestaldetik jaurtitakoak. Batzuek eremu irekietan jo dute, eta beste batzuk defentsa-sistemek geldiarazi dituzte. Israelek mugatik gertuko lekuetatik alde egiteko agindu die herritarrei.

Andrea Tenenti Nazio Batuen Libanorako Behin-behineko Indarraren bozeramaileak azaldu duenez, zauriturik eragin ez duen misil batek eraso dio Naqouran duen baseari. Erasoaren jatorria zehaztu ez badute ere, NBEren bake misioaren egoitza Libanoko hegoaldean dago, Israelgo mugatik gertu.

Hezbollahk, bere aldetik, salatu du misilak Reuterseko kazetari baten heriotzari erantzunez jaurti dituela. Hildako kazetariaren agentziak berak aipatutako lekukoen arabera, Israeldik egindako eraso batean hil zuten. Eraso horretan, Al Jazirako eta AFPko beste sei langile ere zauritu zituzten.

Funeral del periodista de Reuters, en Líbano. Foto: EFE

Funeral del periodista de Reuters, en Líbano. Foto: EFE

Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak esan du ez duela iparraldean egoerak okerrera egiterik nahi, eta Hezbollahk erabakitzen duen edozein "euste-ariketa" errespetatuko duela.

"Ez dugu eskaladarik nahi. Eginkizun bat bete behar dugu. Beraz, Hezbollahk gerrarako bidea hartzea erabakitzen badu, oso prezio altua ordainduko du. Oso altua", esan du Gallantek.

Azken astean, gertakari horiek gutxienez 12 hildako utzi dituzte Libanon eta 4 Israelen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako bideoak Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbila Libano