Mundua -

Israel-Hamas Gerra

Gaza berriro okupatzea "akats handia" izango litzatekeela ohartarazi dio Bidenek Israeli

Nolanahi ere, Israelek Palestinako lurraldean sartzeko eskubidea duela defendatu du Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, Hamas talde islamistako militanteak akabatzeko.

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentea. Argazkia: EFE
Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentea. Argazkia: EFE
Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak Israeli ohartarazi dio Gazako Zerrenda berriro okupatzea "akats handia" izango litzatekeela, baina Hamas talde islamistako borrokalariak akabatzeko Estatu juduak Palestinako lurraldean sartzeko eskubidea duela defendatu du.

Israel 2005ean atera zen Gazatik. Hala ere, 2009an eta 2014an indarrez sartu zen Zerrendan, baina bi kasuetan lurraldean ez geratzea erabaki zuen.

Urriaren 7an Hamasek eraso egin zuenetik. Israelen errepresaliak geldiarazteko lehen saiakera publikoa egin du Bidenek CBS telebista katean.

Mikel Ayestaran: "Tentsioa gorenean dago Gazako mugan, Israelen lurreko erasoa berehalakoa izan daitekeelako"

01:32

Orain arte, Bidenek Israeli emandako babesa berretsi du, eta Estatu judua kritikatzea saihestu du, Gazari ezarritako blokeoa dela eta; izan ere, Hamasen erasoa gertatu zenetik Zerrendara ura, elikagaiak eta sendagaiak sartzea eragotzi du, nahiz eta NBEk krisi humanitario baten arriskuaz ohartarazi.

Hala ere, Gazako Zerrendako okupazio baten inguruan erreparoak azaldu ditu presidenteak. "Uste dut akats handia izango litzatekeela", adierazi dio Bidenek CBS kateari, ostegunean grabatutako eta igande gauean argitaratutako elkarrizketan. "Hamasek ez du herri palestinar osoa ordezkatzen. Eta uste dut hanka-sartze handia litzatekeela Israelek Gaza berriro okupatzea", azpimarratu du agintariak.

Hala ere, Gazako Zerrendan ezkutatzen diren "militanteak hil" behar direla uste du Bidenek.

Europako Kontseiluak Israelek "bere burua defendatzeko" eskubidea duela onartu du, "nazioarteko zuzenbide humanitarioa" errespetatuz eta "zibil guztien babesa bermatuz".

Xabier Madariaga: ''Blinkenek Netanyahuri bisita egingo dio, eta AEBren mezua argia da: babes osoa Israeli''

00:56
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Joe Biden Ekialde Hurbila