Mundua -

GAZA, ERASOPEAN

1,7 milioi barne desplazatu daude Gazan NBEren arabera, biztanleria osoaren % 77

Halaber, gero eta gehiago dira NBEren instalazioetan bizi direnak, ia 900.000, eta gehienak pilatuta.

Khan Yunis hirian eraikitako kanpamentua. Artxiboko argazkia: EFE
Khan Yunis hirian eraikitako kanpamentua
Khan Yunis hirian eraikitako kanpamentua. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barne desplazatuen kopuruak gora egiten jarraitzen du Gazako Zerrendan eta dagoeneko 1,7 milioi baino gehiago dira, biztanleria osoaren (2,2 milioi) lautik hiru, NBEk gaur zabaldutako datuen arabera.

Horrekin batera gero eta gehiago dira Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoa agentziaren (UNRWA) instalazioetan bizi diren pertsonak. NBEren agentziaren arabera, ia 900.000 pertsona dira, eta gehienak pilatuta bizi dira. Egoera horrek, besteak beste, arnas aparatuko gaixotasunak eta beherakoak zabaltzea eragiten duela nabarmendu du. 

Bien bitartean borrokek ez dute etenik. Azken 24 orduetan Israelgo Armadaren eta Gazako milizia palestinarren arteko aurrez aurrekoak izan dira Gaza hirian, eta Gazako Zerrendaren iparraldean. 

Halaber, atzoko egunez lau kazetari hil zituzten Gazan eta dagoeneko 48 dira hildakoak (43 palestinar, 4 israeldar eta libaniar bat).

Bestalde, Israelek UNRWAren errefuxiatuen eskola bati asteburuan egindako erasoan gutxienez 24 pertsona hil zituztela salatu du Nazio Batuen Erakundeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea NBE albisteak Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel albisteak Zer gertatzen ari da gaur Palestinan? Ekialde Hurbileko albisteak