Mundua -

GAZA, ERASOPEAN

Israelek 700 palestinar baino gehiago hil ditu 24 orduan Gazako Zerrendan

Hamasen esanetan, "ez da preso trukerik izango erasoaldia amaitzen ez den eta behin betiko su-etenik ez dagoen bitartean". Bien bitartean, Israelek iragarri du areagotu egin dituela bonbardaketak Gaza hegoaldean.

Hildako bat besoetan eramaten, Gaza hegoaldean. Argazkia: Efe
Hildako bat besoetan eramaten, Gaza hegoaldean. Argazkia: Efe
Hildako bat besoetan eramaten, Gaza hegoaldean. Argazkia: Efe

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Armadak 700 palestinar baino gehiago hil ditu 24 orduan Gazako Zerrendan, Hamasek jakinarazi duenez. Horren aurrean, talde islamistak esan duenez, "ez da preso trukerik izango erasoaldia amaitzen ez den eta behin betiko su-etenik ez dagoen bitartean".

"Egun ez dago su-etenerako negoziaziorik. Ez da preso trukerik izango erasoaldia amaitzen ez den eta behin betiko su-etenik ez dagoen bitartean", adierazi du Sale al Aruri Hamaseko bigarrenak Al-Jazira komunikabidean.

Israelgo Armadak areagotu egin ditu bonbardaketak Gazako Zerrendaren hegoaldean, Khan Yunisen, eta Libanotik eta Siriatik egindako erasoei erantzun die. Hamasek, berriz, koheteak jaurti ditu Tel Avivera, su-etena amaitu denetik lehenengo aldiz.

Avichai Adree Israelgo Armadaren bozeramaileak etxetik alde egiteko eskatu die Al Mahatta, Al Katiba, Hamad, Al Satar, Bani Suhaila eta Maan udaletako bizilagunei, "ekintza gogorrak" egingo dituztelako bertan "Hamasen eta beste erakunde terroristen aurka".

Bestalde, Israelgo Armadak salatu du Siriatik eraso diotela, baina eraso horri artilleriarekin erantzun diotela erantsi du. Horren arabera, atzo Israeldik koheteak jaurti zituzten Damasko hiriburuaren ingurura, eta Iranek esan du Guardia Iraultzailearen bi aholkulari hil zituztela.

"Israelgo Defentsa Indarrek Libanoko zenbait guneri eraso diete artilleria erabiliz", gaineratu du Israelgo Armadak, Hezbollahko miliziekin izaten ari diren borrokaldiei erreferentzia eginez.

Bestalde, Ezzeldin al Qasam Hamasen adar armatuak koheteak jaurti ditu Tel Avivera, su-etena amaitu zenetik lehen aldiz. Israelgo komunikabideen arabera, dozena bat kohete izan dira, eta pertsona bat zauritu dute Holonen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Benjamin Netanyahu gaur